Fernando Marcos parrokoaren esanetan, gotzaina oso gertuko agertu zan eta bere homilian “alkarteek koordinatuta jardutea ezinbestekotzat jo eban. Gure fedea ez dala baikorra edo ezkorra be esan eban, Jainkoak gehiago dakiala eta esku onetan gagozala sinisten dogula eta horixe dala gure fedearen oinarria”.

Bertan izan ziranen esanetan, “eder eta jentetsua” izan zan ospakizunean, Pastoral Barrutiaren eraketa-agindua irakurri eta 6 emakume laiko eta gizon laiko 2k osatutako Ekipo Ministerialaren bialketa egin zan.

Azkenik, Aurreskua dantzatu zan eta bertaratutakoek kopau bat hartu eben “Lapiko catering” gizarteratze enpresak prestatuta.
Fernando Marcosen esanetan, “egun ederra izan zan Jainkoari eta Pastoral Barruti izatera heldu diran alkarteei eskerrak emoteko. Aurrerantzean, Erreinuko mahastian lan egiten jarraitzea dagokigu”.