09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Karmeneko Amaren eguneko ospakizunak
15.07.2023

Karmeneko Amaren eguneko ospakizunak

Bihar -uztailak 16, domeka-, Karmeneko Amaren, itsas gizon eta emakumeen zaindariaren eguna ospatuko da. "Asko emon, gehiago merezi" goiburua proposatu dabe aurton Gotzainen Batzarreko  «Stella maris» sailetik (Itsas Apostolutza). Mons. Luis Quinteiro Fiuza Itsas Apostolutzarako gotzain sustatzaileak adierazo dauanez, goiburu esanguratsua da, izan be, "itsas gizon eta emakumeek asko emoten dabe". Hain zuzen be, "arrantzak, merkataritza-nabigazinoak, mercantzia-garraioagaz edo bidaiari-trafikoagaz, itsas gizon eta emakumeen lanak munduko biztanleriarentzat ongizatea dakarrela islatzen dabe". Gehiago jakiteko eta kanpainaren lagungarriak jadesteko: hemen

Aurton be -eta ehun urtetik gora daroez egiten-, Santurtzin, Karmeneko Amaren egunez, itsasoko prozesinoa ospatuko da eta beroi izango da, gainera, ekitaldirik esanguratsuena. Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioa izango da 18:00etan hasiko dan prozesinoan. Ibilbidean, milaka lagun egongo dala aurreikusten a eta ehunka ontzik lagunduko deutsela Ama Birjinari itsasoko ibilaldian. Eguerdiko 12:00etan ospatuko a Meza Nagusia Gorka Deuna parrokian, Sergio Buiza bikarioa buru dala. 

Itsas gizon eta emakumeen eguna

On Joseba Segura gotzaina buru izango da bihar, 13:00ean, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatuko dan Eukaristian.

Barakaldon, eguerdiko 12:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Karmeneko Ama parrokian. Eleizkizuna amaitzeaz batera, ‘Laguntasuna’ taldeak elizate-aurreskua dantzatuko dau.

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokia
Barakaldoko Karmeneko Ama parrokia
Imagen de la Procesión Marítima de Santurtzi.