05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Kultura 5 Meza kantatua eta ‘Orfeón Durangués’ taldeare kontzertua, gaur, Lekeition
15.07.2023

Meza kantatua eta ‘Orfeón Durangués’ taldeare kontzertua, gaur, Lekeition

Orfeón durangués abesbatzak jardungo dau gaur arratsaldez Lekeitioko basilikan. Aurretik, 19:00etako Eukaristia girotuko dau eta meza amaitzeaz batera, 20:00etan, kontzertua izango da, askotariko estiloetako musika entzuteko aukeragaz. Fernando Urain Oñederrak zuzenduko dau eta Maite Molinak (pianoa) eta Andres Tejok (gitarra eta baxua) lagunduko deutse.

Orfeón durangués
Programa

1882an agertu zan idatzizko lehenengo aitamena ‘Orfeón Durangués‘ taldeari buruz, “El Durangués” egunkarian. Bere errepertorioa historian, hainbat estilotako musikaz osatu izan da: eleiz musika, folklorea, polifonia, oratorioak, zarzuela…

Orfeón durangués

Ehun eta hogeiko historian, abesbatza honek Durango bere herriaren izena mundu osoko leku askotara eroan dau.

Koral amateurra da, baina bere interpretazino-maila kalitate handikoa da errepertorioari dagokionez, eta erregistro anitzak daukaz, estilo eta musikagileen artean. Etenbarik barritzen dabe errepertorioa eta hori be ezaugarri nabarmena da.

Gehiago jakiteko: hemen

Orfeón durangués