30-12-2024 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bidezko merkataritza eta ‘mundu guztiari on egiten deutsana’
13.05.2023

Bidezko merkataritza eta ‘mundu guztiari on egiten deutsana’

"Mundu guztiari on egiten deutso" goiburuagaz ospatuko dau, gaur, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen ekimena Bizkaian), Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Horretarako, Bidezko Merkataritzarako Bizkaiko hainbat alkartek eta Bilbao eta Portugaleteko udalek hainbat jarduera antolatu dabe.

Egun honetan, Bidezko Merkataritzarako erakundeek kontsumitzaileen arreta erakarri gura dabe, laneko neurrigabeko baldintzez ohartarazoteko. Beste hainbat egoera lazgarri be gogoratu eta agertzera emon gura dabe, esate baterako, haur-esplotazinoa edo ohiko produktuen -kafea, kakaoa, azukrea, tea, erropak…- ekoizpenak eragiten daben basoen suntsipena. Bidezko Merkataritzako produktuek lan eta giza baldintzak bermatzen dabez eta, gainera, ingurumena errespetatzen dabe.

Interaktiboa dan www.lesientabienatodoelmundo.org web orrialdearen bidez, herritarrek errealidade horrek ezagutu leikiez eta ekimen honetan parte hartu.

Bidezko Merkataritza

Bizkaian, gaur ospatuko da eguna Portugaleten. Goizez, produktuak saltzeko eta jentearen sentiberatasuna bizteko lau gune izango dira. Beste hainbat herrialdetan be –Amorebieta-Etxano eta Santurtzi-, KIDENDA kalera atarako da asteburuan, bere eguna ospatzeko.

Joan dan eguenez Bilbon egitekotan ziran jarduera atzeratu egin zan, eguraldi txarra iragarrita egoalako eta gainerako egunen batean egingo da.

Portugaleten, gaur izango dira ekitaldiak 11:30etatik 14:30etara. Lau mahai ipiniko dabez beste hainbat Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeko eta horren inguruan sentiberatasuna bizteko. Portugaleteko Udalak eta Bidezko Merkataritzaren aldeko plataformak sustatuko ditu jarduerak. Honeek esku-hartzen dabe: Portugaletko Aisialdi Sarea, Caritas, SAL Portugalete, ADAKA (F. Manuel Calvo), F. Juan Bonal, Amalur Eskaut Taldea eta KIDENDA.

Bilbon eta Zornotzan

Gainera, Munduko Eguna dala-eta, KIDENDAren Bidezko Merkataritzako Bilboko eta Amorebieta-Etxanoko dendak zabalik izango dira gaur, ohiko ordutegietan. Amorebieta-Etxanon, bihar -domeka-, Politenaren aurrean -arkupeetan- egongo dira 10:00etatik 15:00etara. Santurtzin, Gorka Deuna parrokian, gaur, 13:00etatik 19:00etara eta bihar -domeka-, 12;00etatik 14:00etara.

Bidezko Merkataritzarako erakundeek dei egiten dabe kanpainan parte hartu eta berau gizarte sareetan zabaltzeko: #MunduGuztiariOnEgitenDeutso

Bidezko Merkataritzari buruzko datuak

Urtean 200.000 miloe dolar sortzen dituan kafearen kasuan, esate baterako, Ugandan, nekazariek produktuaren azken prezioaren %6a jasoten dabe. Aldi berean, enpresa multinazionalak %50a jasoten dau. Antzeko zerbait gertatzen da kakaoagaz: ekoizle nagusiak diran  Ghana eta Boli Kosta herrialdetan, kakaoa ekoizten daben familiek kostuak ordaindu eta bizimodu duina izateko jaso beharko leukien prezioa baino %40 gitxiago jasoten dabe.

Laneko haur-esplotazina be produktu honeei lotuta dagoan ohiko arazoa da. Kakao-sailetan, aitatutako herrialdeotan bakarrik, 1,5 miloe adin txikikok jarduten dau egiteko arriskutsuetan: kimikoak manipulatu, aihotza erabili…

Azukre-kanaberaren (“miseriarenen landarea” deitzen deutse) edo tearen bilketan aro kolonialetatik hasita iraun egiten dauan esklabotasunaren zantzuak ikusi daitekez. Kanabera, eskuz mozten da baur egun be, eskulana oso merkea dalako eta enpresentzat mekanizatzea ez ezik egoera horri eustea dalako irabaziak izateko bide hobea. Lan hau, eguzki-galdatan egiten da, sargoritan, atseden gutxigaz eta ia edateko ur barik. Afrika Erdian, azukre-kanabera batzen airtzen diran 10 jornalaritik 6k gaixotasunak izan dabez lanaldian jasandako beroaren eraginez.

Ehungintza da, petrolioaren ostean, kutsatzaileena eta horretan diharduenek pobrezian irauten dabe nahitaez. Eskulan honen %75a Asiako herrialdeetan dago. Gaur egun, sektore honetan indarrean dagozan gitxieneko soldatak ez dira nahiko oinarrizko giza beharrizanei erantzuteko.

Egoera horreen aurrean, Bidezko Merkataritzako produktuek lan eta giza baldintzak errespetatzea bermatzea dakarra. Soldata eta baldintza duinak eskaintzen dira eta debekatuta dago haur-esplotazinoa. Gaiera, genero-berdinketaren alde egiten dabe eta lurra eta ingurumena errespetatuz ekoiztutako produktuak dira. Kafea, kakaoa, azukrea, tea edo erropak dira merkataritza-eredu honen produkturik esanguratsuenak. Bidezko Merkataritza 60ko hamarkadan sortu zan eta gaur egun 70 herrialdetara hedatuta dago.

Espainian, Bidezko Merkataritzako produktuen salmentak gora egin dau etenbarik 2000etik hasita (urte horretakoak dira lehenengo datuak). Azken urtean, 144 miloe euro baino gehiago fakturatu zan, gehien bat elikagaiei esker. Ehun-gaiei dagokienez, azken urtean miloe 1 euro gehitu zan fakturazinoa.

El alcalde de Portugalete, Mikel Torres, en el centro de la imagen, junto a varios representantes de organizaciones de Comercio Justo.