Egun honeek bereziak dira Basauriko kartzelan, hemen be ospatzen dira-eta Gabonak. Hain zuzen be, joan dan zapatuz, abenduak 24, gotzaina izan da buru kartzelan ospatu dan Gabon-gaueko Mezan. Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko kideek, boluntarioek, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako hainbat kidek… parte hartu eben ospakizunean eta eurakaz batera Jaime Tapia presondegietarako Eusko Jaurlaritzako aholkulariak eta kartzelako zuzendaritza-taldeko kideek.
Gainera, aurton, modulu bitan jaiotza bi ipini dabez Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak itzita.
Bidesariren urtebetetzea
Beste alde batetik, orain dala aste bi inguru, Bidesari alkarteak bere 28. urteurrena ospatu eban Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. Bilbao). Presoek eta askotariko ibilbideetan laguntzaile dabezan boluntarioek parte hartu eben, besteak beste ospakizunean.“Bitarren aukeretan sinisten dogu, eta hirugarrenetan eta laugarrenetan…”, entzun zan behin baino gehiagotan. Gehiago jakiteko: hemen.