28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta
20.04.2023

Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:00etan.

Azken asteetan, misino-urteurrena ospatzeko askotariko biltzar, berbaldi eta ekitaldi izan da Eleizbarrutian. Gainera, pandemiaren ostean, aurton, “Hegoaldeko ahotsak” be etorri dira barriro eta euren lekuko tasuna emon dabe ikastetxe, parrokia eta taldeetan. Kartelen erakusketa ibiltaria be prestatu da (eskuragarri da ekitaldiren batean erabili gura dauanarentzat). Gehiago jakiteko: Hemen. Oraingoan, musika izango da protagonista, bihar, San Bizente eleizan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko dan kontzertuan. 

Sociedad Coral de Bilbao