04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutietako Misinoen urteurreneko erakusketako panelak, eskuragai
15.04.2023

Eleizbarrutietako Misinoen urteurreneko erakusketako panelak, eskuragai

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek hainbat jarduera egiten dihardue 75. urteurrena ospatzeko. Askotariko ekitaldiak antolatu dabez eta bat baino gehiago martxoan garatu dan Misinoen kanpainaren barruan ospatu dabe eta bada datozan hilabeteetan egingo dan jardueraren bat. Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzatik jakinarazo dabenez, urteurrenari buruzko panelak eskuragai dira, norbaitek jarduera edo ekitaldiren batean erabili gura izan ezkro. Zazpi hamarkada ingurutan, misino-egunetan erabili izan dan hainbat kartel jasoten daben 10 panelez osatuta dago. Eskaria egiteko, 94 401 36 99 telefonora deitu (eta Mertxe Agirrez galdetu) edo misiobi@bizkeliza.org helbidera mezua bialdu.

Bihar -apirilak 16, domeka- itxiko da Santiago katedraleko klaustroan jarrita dagoan erakusketa eta ondoren ikastetxe, talde edo alkarteek euren zentroetara eroateko eskaria egin leikie, erakusketaren bidez 1948an hasi zan historia aberats hau ezagutu eta misino-sena bultzatzen laguntzeko. 

Misinoen kartelen erakusketa

Bihar amaituko da Santiago katedraleko klaustroan ikusgai dan erakusketa

Exposición carteles misiones