09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Monja pasiotarren kapitulu probintziala Berrizen eta fraile karmeldar oinutsen probintzial barria
14.04.2023

Monja pasiotarren kapitulu probintziala Berrizen eta fraile karmeldar oinutsen probintzial barria

Monja pasiotarrek atzo -eguena- emon eutsen hasiera XV. Kapitulu Probintzialari Berrizen. Domekara arte -apirilak 16- iraungo dau "'Memoria Passionis' dalakora deitu eta sagaratuak izatearen poza" goiburuaren ildotik egiten diharduen biltzarrak. Beste alde batetik, A. Jon Korta Arcelus aukeratu dabe Nafarroako San Joakin Probintziako Probintzial Nagusi, Larreako (Zornotza) Gogarte Etxean, apirilaren 12an egin eben kapitulu-saioan.

Monja pasiotarren kapitulu probintziala

Domekara arte dagoz batzartuta, datozan lau urteei begira gogoeta, otoitza eta bereizketa egiteko. Egunotan Berrizen egiten diharduen Kapitulu Probintzialean parte hartzen ari dan Marije Calvo monja pasiotar eta Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako migrazinoetarako saileko arduradunak azaldu dauanez, “datozan lau urteei ‘Memoria Passionis’ dalakoaren errealidade karismatikotik begitaru gura deutsegu, ahuleziazko egoeran dagozan emakumeengan eta gure munduko pobretasunezko egoeretan arreta jarriz”.

Monja pasiotarren kapitulu probintziala Berrizen

Jon Korta aukeratu dabe Nafarroako San Joakin Probintziako Probinzial Nagusi

Larreako (Zornotza) Gogarte Etxean ospatutako kapitulu-saioaren ostean, eguaztenez emon dabe Probintzial barriaren izendapenaren barri,

Jon Korta Arcelus (1980.eko maiatzaren 18a. Zumaia. Gipuzkoa), 1988an sartu zan karmeldar oinutsen ordenan. Filosofia- eta teologia-ikasketak egin ebazan egoitza Gasteizen dauan Espainiako Iparraldeko Fakultate Teologikoan, Salamancako Pontifize Unibertsitatean eta Erromako Teresianumeko Pontifize Fakultate Teologikoan. 2005-2006 kurtsoan, karmeldar ikasketetan espezializazinoa egin eban Ávilako ‘Centro Internacional Teresiano Sanjuanista’ (CITES) dalakoan.

Jon Korta
Jon Korta

2006.eko irailaren 16an egin zan abade Donostian. Teologia Espiritualean lizentziatua da Erromako Pontifize Unibertsitate Gregorianoaren eskutik. Erroman egon zan bitartean, hainbat komunikabidetan lagundu eban, batez be, Vatikanoko barriak emonez. Hainbat egiteko izan dau pastoral eta gobernu arloan: 2009tik 2014ra, Karmelo ikastetxeko pastoral koordinatzaile eta Zornotzako Karmengo Ama ikastetxeko laguntzaile espiritual; 2014tik 2017ra, Zornotzako Larreako Alkarteko nagusi eta Gogarte Etxeko zuzendari; 2017ko apirilean, Nafarroako San Joakin karmeldar Probintziako kontseilari probintzial eta Donostiako Alkarteko nagusi izendatu eben; 2017ko urrian, Biziera Sagaraturako Donostiako Eleizbarrutiko gotzain bikario izendatu eben.; 2008tik hasita, ‘La Obra Máxima’ misino-aldizkaria zuzentzen dau.

Una de las sesiones del Capítulo Provincial de las Pasionistas en Berriz, acompañadas por el vicario territorial de la vicaría IV, Alex Alonso.