25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Antonio abesbatzaren kontzertu solidarioa Bizkaiko Caritasen Auzobiziren alde
02.01.2023

San Antonio abesbatzaren kontzertu solidarioa Bizkaiko Caritasen Auzobiziren alde

Bihar, urtarrilak 3 -martitzena-, Iralabarriko San Antonio abesbatzak urte barriko kontzetu solidarioa eskainiko dau Begoñako basilikan, 19:45etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntzak Bizkaiko Caritasen Auzobizi egitaraura zuzenduko dira.

Zertan datza ‘Auzobizi’ egitaraua?

Caritasen ‘Auzobizi’ egitasmoa, heziketa eta enplegagarritasun prozesuetan murgilduta, arriskuz eta ahuleziaz jantzitako egoeran dagozan, bizileku duina jadesteko zailtasunak dabezan eta segurtasun eta aukerarik emoten ez deutsen ingururik ez daben 18 eta 25 urte bitareko gazte atzerritarrei zuzenduta dago.

Otxarkoaga ikastegiagaz alkarlanean eta senide eta adiskidez osatutako alkarte abegitsuak eratzeko Eleizbarrutiko jardunbidearen barruan, gure inguruetan txertatzeko ibilbideetan aurrera doazan gazteak alkartean txertatzea dau helburu, bizilekua izan daien konponbide egokituak eta eredu positibo eta egonkorrak eskainiz.

Hamazortzi eta hogeta bost urte bitarteko gazte atzerritarrak dira hartzaile nagusiak, hain zuzen be, heziketarako eta laneratzerako prozesuetan egonda, arrisku eta ahueziazko egoeran dagozanak, bizileku duina jadesteko arazoak dabezanak eta segurtasuna eta aukerak emongo deutsezan inguruan bizi ezin dabenak.

Auzobizi egitarauan jakintza-arlo anitzeko profesionalen eta boluntarioen laguntza dabe, senide eta adiskidez osatutako alkarte abegitsuak eratzeko Bilboko Eleizbarrutiaren jardunbidearen barruan. Gizatalde honek zubi eta euskarri izan gura dau pertsona honeentzat helduarora igaroten diranean eta laguntasuna emon gura deutse Lurraldeko auzo eta herrietako alkarteetan partaidetza eraginkorra izan daien.