09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertu solidarioa Algortan
23.03.2023

Kontzertu solidarioa Algortan

Datorren zapatuz, martxoak 25, kontzertua ospatuko da Algorta-Neguriko Loiolako San Inazio parrokian, 20:15etan, lanbideratzerako enpresa martxan jartearen alde. Aitor Uribelarrea parrokoak jakitera emon dauanez, ekitaldi hau parrokiak berak antolatu dau, hainbat eleiztarren proposamenarei erantzunez.

G.B. Pergolesiren “Stabat Mater” interpretatuko da zapatuz Algortan ospatuko dan kontzertuan, Estibaliz Igea (sopranoa), Alicia Manceras (mezzoa) eta Pedro Gualiar (organista) artisten eskutik. 

Stabat Mater 

Giovanni Battista Pergolesik 1736an, hil baino aste batzuk aurretik, Napoliko San Luigi al Palazzoko Doloretako Ama Birjinaren Zaldunen kofradia laikoarentzat Aste Santua ospatzeko konprosatutako pieza da.

Pergolesi 26 urte ebazala hil zan, baina, XVIII. gizaldiko eleiz musikako piezarik eraginkorrenetakoaren egilea izan zan: Stabat mater.