Zortzi neska-mutikok parte hartu dabe eta eskaut taldeetako 3 ‘trebe’ izan dira euren begirale, Indautxu eta Errekaldeko taldeetakoan eta, honeekaz batera, Bizkaiko Caritaseko Auzobizi egitasmoko gazte bi. Cristina Barreda Meatzaldea Pastoral Barrutiko (PB) gazteen arloko ardudadunak azaldu dauanez, “gazteei esperientzian sakontzen lagundu deutse dinamiken bidez, barrentasuna landuz eta irakurketa sinisteduna eginez”.
Barredak nabarmendu dauanez, kultur-trukea izan da eta jolastu eta jostatzeaz batera, errespetua, lankidetza, maitasuna eta alkarrenganako ardura lako balioak praktikara eroan dabez.
Asis
Beste alde batetik, asteburu honetan heldu dira Asisera -uztailaren 8ra arte egongo dira han- Argizai (GaldakaoPB) eta Kilimusi (San Miguel-Orozko PB) eskaut taldeetako 42 gazte.