02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Amaitu da meatzaldekoen kanpamentua Urtuellan
03.07.2023

Amaitu da meatzaldekoen kanpamentua Urtuellan

Hirugarren urtez, Meatzaldea Pastoral Barrutian udako esperientzia antolatu dabe Mehatzaldeko Caritas eta gazteria egitasmoetako neska-mutikoentzat. Bost egunez, kolonia honeek Urtuellako lokal eta kaleetan garatu dira hainbat jarduera burutuz: jokoak, gynkana, mozorro-tailerrak, jaia eta txangoak hondartzara eta Arboledara.

Zortzi neska-mutikok parte hartu dabe eta eskaut taldeetako 3 ‘trebe’ izan dira euren begirale, Indautxu eta Errekaldeko taldeetakoan eta, honeekaz batera, Bizkaiko Caritaseko Auzobizi egitasmoko gazte bi. Cristina Barreda Meatzaldea Pastoral Barrutiko (PB) gazteen arloko ardudadunak azaldu dauanez, “gazteei esperientzian sakontzen lagundu deutse dinamiken bidez, barrentasuna landuz eta irakurketa sinisteduna eginez”.

Meatzaldekoen kanpamentua
Meatzaldekoen kanpamentua
Meatzaldekoen kanpamentua

Barredak nabarmendu dauanez, kultur-trukea izan da eta jolastu eta jostatzeaz batera, errespetua, lankidetza, maitasuna eta alkarrenganako ardura lako balioak praktikara eroan dabez. 

Asis

Beste alde batetik, asteburu honetan heldu dira Asisera -uztailaren 8ra arte egongo dira han- Argizai (GaldakaoPB) eta Kilimusi (San Miguel-Orozko PB) eskaut taldeetako 42 gazte.

Erromesaldia Asisera