Amaitzean, “kurtsoko lanaren amaiera lez, bizikidetza atsegineko, ikasteko eta fede esperientzia bizitzeko egun aberasgarriak” bizi izan dabezala esan dabe kanpamentuan izan diranek.
30.06.2023
Bilboko parrokiek Poza de la Salen egin daben kanpamentuaren amaiera
Udaldiaren hasiera bizi-bizia izaten ari da, izan be, makina bat jarduera antolatu da egun honeetarako. Kanpamentu eta lan-esparruak dira gehienak eta eurotan gazte eta gaztetxoak dira protagonista. Esate baterako, Bilboko San Fernando, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietako 55 neska-mutilek eta 14 begiralek Poza de la Salen egin daben kanpamentuan parte hartu dabe aste honetan.