Partaideen esanetan, taldeak, hasteko, “gure bokazinoa misterio, doe eta egiteko dala gogoratu eban. Gure bihotzetan, barriro durundi egin dau urian, herri eta auzoetan eleiz agerpen izateko deiak, Jesusen estilora zainduz”.
Dei egin jaken, bizitzan bidean aurkitzen doguzanei eusteko, “etenbako euskarri dogun, gure etorkizunaren euskarri dan eta gure historia onartzen dauan Aita/Ama ezagutzeko premina dabenei. Jainkoak dei egiten deusku hartu-emonak, lokarriak sustatu daiguzan, munduaren zati hau senidetasun, zuzentasun eta adiskidetasun handiagoko leku bihurtu daigun, eroapena izanda, Gotzainek ‘Eraman oneko erkatzea” Pastoral Idazkian eskatzen deuskuenez”.
