16-07-2024 Martes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Bokazino Pastoraltzari buruzko berbaldia Carlos Gomez Virseda jesuitaren eskutik
24.04.2023

Bokazino Pastoraltzari buruzko berbaldia Carlos Gomez Virseda jesuitaren eskutik

Artzain Onaren Domekaz -aurton, apirilaren 30ean-, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatuko da, sortu barri dan Bokazino Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko (EGB) Zerbitzuak sustatuta eta antolatuta. Egun berean ospatuko da Sorterriko Bokazinoen Eguna be, Aita Santuaren ardurapeko Misino-egintzak (OMP) erakundeak antolatuta. Hori dala-eta, hainbat jarduera antolatu da Eleizbarrutian, besteak beste, bihar -apirilak 25, martitzena-, Begoñako gogarte etxeko areto nagusian, 19:00etan Carlos Gomez-Virseda jesuita, misiolari eta medikuak eskainiko dauan berbaldia: "Bokazino Pastoraltzaren erronka eta aukerak".

Udan, Fatiman ospatuko dan Gazteen Munduko Eguna (GME) kontuan hartuta aukeratu da aurtengo bokazino jardunaldirako goiburua:  “Bideari lotu. Ez gehiago itxaron”. Bokazino Pastoraltzarako Zerbitzuak eta OMP erakundeak batera jardun dabe jardunaldi biak prestatzeko. Bilboko Eleizbarrutian, batzorde antolatzailea osatu da, honako honeek tarean diralarik: Diakonotzarako Batzordea, Eleizbarrutiko Seminarioa. Laikotzarako Idazkaritza, Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritza, Misinoetarako Ordezkaritza eta OMP eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua (ETPI).

Hiru jarduera antolatu dira gura daben guztientzat:

  • Berbaldia: “Bokazino pastoraltzaren erronka eta aukerak”, Carlos Gomez-VIrsedaren eskutik, bihar -apirilak 25, martitzena-, 19:00etatik 20:30etara, Begoñako Gogarte Etxeko areto nagusian.

  • Bokazino esperientzia/lekukotasunen mahaia. Apirilaren 27an, eguena, 19:00etatik 20:30etara, Begoñako Gogarte Etxeko areto nagusian.

  • Bokazinoen aldeko otoitzaldia. Apirilaren 30ean, domekaz, 18:00etatik 19:00etara, Eleizbarrutiko Seminarioko kaperan.

Biharko berbaldiaren aurretik, tailerra egingo da, gazteen pastoraltzako arduradunentzat, Eleizbarrutiko ikastetxeetako pastoral arduradunentzat, erlejinoko irakasleentzat, Kristau Eskolakoentzat eta pastoral moderatzaileentzat, Carlos Gomez-Virsedak gidatuta, 15:00etatik 17:00etara, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Ezinbestekoa da aurretik izena emotea: pastoralvocacional@bizkeliza.org

Carlos Gómez Virseda