20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
23.04.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxeetan aurrematrikula egiteko epea zabaldu dala jakinarazo da, besteak beste, web orrialdean.

Kapitulu probintziala ospatu daben Kurutzeko San Pauloren Pasiotar Monjek osatu daben talde probintzial barriaren ingurukoak be azaldu dira. 

Honeek osatzen dabe lau urtez jardungo dauan ekipo probintziala: Mari Carmen Ugarte (Probintziala) eta Marcela Madariaga, Bibiane Abetu, Marije Calvo eta Juanita Ocerinjauregi (kontseilariak).

Bilboko gotzainak aste honetan Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartu dauala be jaso da webean.

Besteak beste, gotzainek Gotzainen Sinodoaren XVI. Ohiko Batzar Nagusian EGBa ordezkatuko daben Sinodo-gurasoak aukeratu dabez. 

EGBak Otoitzaren Apostolutzarako dituan asmoak be onartuko dira. Mons. Jose Maria Gil Tamayok Ikerketa eta Egitasmoetarako Batzordearen Egitasmo barriaren txostena aurkeztuko dau. 

San Jorge_Gorka Deuna

ETPIko liburutegian maileguan gehien emon diran liburuen barri emon da eta baita Bizkaiko eskautek ospatuko daben Gorka Deunaren egunaren ingurukoa be.

Aurton, eskaut jaia apirilaren 23an ospatuko da Bilboko Avril mendian. Bizkaiko Caritasek bat egin dau eskautakaz, alkarregaz, goiburuan esaten danez, ‘mundu hobearen alde’ lan egiteko asmoz.

Bizitzaren arbola

Web orrialdearen azalean nabarmendu da Gorka Urreiztietak Somorrostro ikastegiaren 75. urteurrena dala-ete egin dauan eskulturaren inaugurazinoa.

Orain dala 400 urte landatutako Libanoko zedrotik egindako eskulturak 9 metroko altuera dau eta herriko metalurgia-historiagaz zerikusia dauan hainat irudi jasoten dau. Hainbat keinu egiten deutse eskolari eta bere sortzaileari, Marcelo Gangoiti abadeari

Musika

Musikari eta ondareari lotutako barriren bat edo beste be agertu da webean.

Alde batetik, Lekeitioko basilikako Vera Cruz erretaularen zaharbarritzearen barri emon da.

Musikaren arloan, barri bi nabarmenduko doguz.

Lehenengoa, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzeko kontzertua. Bigarrena, Bilbon ospatu dan Misino-abestiaren 43. Jaialdia.

Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira bizkaitar uriburuan.

Webean jakinarazo danez, gainera, Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko “Hazia” musikala estreinatu da Markinan.

Langile pastoraltza eta fedearen zabalkundea

Apirilaren 23an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna eta Roberto Casas diakonoak fede zabalkundeari buruz Iruñan eskaini dauan berbaldia be agertu dira webaren azalean.

Honeek dira Eleizbarrutiko asteko barriak; hau da Astekoak