26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko liburutegian maileguan gehien emon diran 10 liburuak
22.04.2023

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko liburutegian maileguan gehien emon diran 10 liburuak

Bihar -apirilak 23, domeka-, Liburuaren Nazinoarteko Eguna (eta Egile-eskubideena) ospatuko da. UNESCOk izendatu eban egun hau 1995ean, kultura unibertsaleko talentu biri autorpena egiteko, hain zuzen be, apirilaren 23an zendu ziran Miguel de Cervantesi eta William Shakespeareri. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) liburutegiko arduraduna dan Marian Cantonek azken hilabeteetan maileguan gehien emon diran 10 izenburuak emon deuskuz. Bere esanetan, "jaso dogun fedea zabaltzeko prestasuna eta ardura dogula esan geinke, orain be, 'Galileara itzuli' guran gagoz historiaren jatorrizko sena eta Nazareteko Jesusen berbak berreskuratzeko, eta gizarteko kide lez bere bilakaeran konprometituta sentitzen gara". 

Hauxe da liburuen zerrenda:    

Nothomb, Amélie. Sed, Anagrama, Bartzelona, 2022

Sala, Rossano. Una pastoral juvenil para nuestro tiempo. El fuego vivo del Sínodo sobre los jóvenes, CCS, Madril, 2022

Fossion, Andre. El Dios deseable. Un impulso hacia la fe, Sal Terrae, Maliaño (Kantabria), 2022

Martinez, Donaciano, Pelayo Gonzalez eta Jose Luis Saborido. Proponer la fe hoy. De lo heredado a lo propuesto, Sal Terrae, Maliaño (Kantabria), 2006

Pagola, Jose Antonio. El camino abierto por Jesús, PPC, Boadilla del Monte (Madril), 2011-2012

Aranguren, Luis. Tiempo emergente. Meditaciones desde la ética del cuidado, Khaf, Madril, 2021

Espluga, Eudald. Rebeldes. Una historia ilustrada del poder de la gente, Lumen, Madril, 2021

Ramis, Francesc. ¿Por qué eran tan atractivas las primeras comunidades cristianas? Teología del testimonio cristiano, PPC, Boadilla del Monte (Madril), 2021

Laguna, Jose. Cuidadanía. Del contrato social al pacto de cuidados, PPC, Boadilla del Monte (Madril), 2021

Soto Varela, Carme. Cuando Dios habla no solo en masculino. La teología feminista, PPC, Boadilla del Monte (Madril), 2021

Benedikto XVI.ari buruzko bibliografia-aitamena

Beste alde batetik, Jaime Lopez Eguilaz Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak joan dan abenduaren 31an hil zan aita santuaren lan nagusietako batzuk jaso ditu. Eguilazen esanetan, “Benedikto XVI.a aita santu artzain, teologo eta pentsalariak hainbat lan itzi deusku. XX. eta XXI. gizaldiko pentsalari handiakazko alkarrizketa kritikoaren emaitza dira, lan aberasgarriak Eleizaren bizitzarako”. 

Joseph Ratzingerren 66 liburu, 3 entziklika eta 4 aholku-hitz batu dira eta, horreez gainera, makina bat berbaldi, artikulu, e.a. Eguilazek lan nagusien aurkezpen laburra egin dau. 

1.- RATZINGER, Joseph–Benedicto XVI. Introducción al cristianismo: lecciones sobre el credo apostólico con un nuevo ensayo introductorio. Salamanca, Sígueme, 2001. 1967an, Tubingako Unibertsitatean emondako eskola eta berbaldiak oinarritzat hartuta Ratzinger irakasleak idatzitako liburu bikaina. 1968an argitaratu zan lehenengo aldiz. Kredoari jarraituz, gedearen oinarrizko muinaren azterketa zehatza egiten dau bikaintasunez. 

2.- RATZINGER, Joseph–Benedicto XVI. El espíritu de la liturgia: una introducción. [alemanetik itzulita, Raquel Canas]. 2. arg., Madril, Cristiandad, 2002. Liburuaren izenburuak omenaldia egiten deutso Romano Guardiniri eta Liturgiaren senari buruz idatzi eban eta Alemaniak Liturgia Mobimentuaren hasiera ekarri eban liburuari (1918). Liburu argia, oinarri sendoak dituana eta irmoa; zehaztasunez idatzita dago eta argi egiten dau liturgiaren eta bere elementu nagusien senari buruz, fedearen alderdi nagusi bakotxaren sakontasuna agertzeko asmoz. 

3.- RATZINGER, Joseph-Benedicto XVI. Predicadores de la palabra y servidores de vuestra alegría.  Madril, Biblioteca de Autores Cristianos, 2014.Obras Completas tomo XII. Joseph Ratzingerrek, liburuki honetan, abadetza katolikoak bizi dauan krisitik atarateko bidea aitatzen dau. Ikuspuntu teologiko eta soziologikotik nahikoak ez diran ikuskera eta azalpenek eagindako krisia dala dino, bere ibilbideari maitasunez eta arduraz ekin eutsan abade asko eta asko, Eleizan dauan egitekoa dala-eta, segurtasunik ezera eta nahasmendura eroan dauan krisia.

4.- RATZINGER, Joseph-Benedicto XVI. Mi vida: recuerdos (1927-1977). Madril, Encuentro, 1977. Begirada autobiografikoa bere bizitza eta pentsamentu osoaren oinarritzat hartutako urteei: bitxikeriak, umorea eta “Cooperatores veritatis” gotzain-ezkuturako aukeratutako goiburuak eragindako bizitzako kontuak.

5.- RATZINGER, Joseph-Benedicto XVI. Europa: Raíces, identidad y misión. Madril, Ciudad Nueva, 2005. Zelan sortu zan Europa eta zeintzuk dira bere mugak? Nork dau europar deitzeko eta Europa barrian sartzeko eskubidea? Galdera honeen aurrean, ulergarria da Europaren sustrai espiritualak, Batasunaren politikaren oinarri morala eta Batasuneko bertako eta munduko bakean dauan erantzukizuna behin eta barriro nabarmentzea. Erantzunaren menpe dago, Joseph Ratzingerrek dinoanez, Europaren oraina eta etorkizuna.

6.- RATZINGER, Joseph-Benedicto XVI. Fe y ciencia: un diálogo necesario. Santander, Sal Terrae, 2011. Jatorrian, 2010ean italieraz argitaratu zan liburu honek zientzia eta erlejinoaren arteko hartu-emona azaltzen dau XX. gizaldiaren amaierako eta XXI. gizaldiaren hasierako gertaera intelektualaren lekuko pribilegiatuaren ikuspuntutik. Liburuki hau Aita Santu erretiratuaren idazkien multzo bitan banatzen da: Lehenengo zatian, Joseph Ratzinger teologoa irakasle lez aritu zaneko artikuluak jasoten dira (“Fedea, arrazoia eta zientzia” goiburuaren azpian) eta bigarrenean, Benedikto XVI.aren berbaldirik esanguratsuenak (“Fedea eta zientzia egiaren esanetara”).

7.- RATZINGER, Joseph-Benedicto XVI. El resplandor de Dios en nuestro tiempo: meditaciones sobre el año litúrgico. Bartzelona, Herder, 2008. Kristau jaiak aisialdia baino gehiago dira, eta horregaitik dira ezinbestekoak: begiak zabaldu eta begiesten badoguz, jaitan guztiz bestea dana aurkituko dogu, gure historiaren sustraiak, gizadiaren funtsezko esperientziak, eta horreen bidez, gizakiaren benetako jai dan betiereko maitasuna.

8.- RATZINGER, Joseph-Benedicto XVI. Jesús de Nazaret. Madril, BAC, 2021. Trilogia honek Benedikto XVI.aren bilaketa osoa batzen dau: Jesukristo, Jainkoaren Seme, salbatzaile, berrerosle eta gure bizitzetako Jaun dan Jaunaren aurpegiaren bilatzea, benetako Nazareteko Jesusengana hurreratuz. Aurretik hiru liburukitan -jatorrizko argitaraldia alemanez, 2007, 2011 eta 2012an- argitaratu zana, orain liburu bakarrean argitaratu da gaztelaniaz. Liburuki honek badau berezitasun bat: ez dau aurreko hiruren ordena jarraitzen eta hirugarren liburukia (Jesusen haurtzaroa), hasieran agertzen da. Hitzaurre lez hartzen da, beraz, agertu zanetik egileak egotzi eutsanez eta, aldi berean, Jesusen historiaren kornologia errespetatu egiten dau.