19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekonomia-gaietarako Batzordea eratu da Ermuan
20.02.2023

Ekonomia-gaietarako Batzordea eratu da Ermuan

Atzo -otsailak 19, domeka-, Ekonomia-gaietarako Batzorde barria aurkeztu zan Ermuan. Bertan izan zan Josemi Erdozain Eleizbarrutiko Ekonomoa. Honeek osatzen dabe Batzordea: Ana Gomez Rivas ekonomoak; Elena Alba Pelaez idazkari eta ekonomia-arloko arduradunak (bereizketa Eleizaren Doktrina Sozialaren argitan); Margarita Gonzalez diruzainak; Maria Jesus Hernandez eta Angel Martinezek (mantenu eta obren arloko arduradunak), Ainara Ordoñez artxibo eta digitalizatzerako arduradunak eta Conchi Martinez San Lorentzo parrokiako enonomia arloko ordezkariak. 

Parrokiako Batzordeak onartu dau Ekonomia-gaietarako Batzordea. Ondasunak Zuzenbide Kanonikoaren arabera administratu daitezan parrokoari laguntzeaz gainera, parrokoari erabakiak hartzen lagunduko dieutso, bitarteko materialei eta giza bitartekoei dagokienez. 

Ekonomia-gaietarako Ermuko Batzordea

Txomin Alonso parrokoak azaldu dauanez, “parrokiaren jardunbide eta egitasmoen eratzearen jatorri edo bide da, ekonomia-alderdian eta dalako jarduera edo egitasmo horreetan Eleizaren Doktrina Sozialaren ardatzak lortzeari begira, azken batean, ebanjelizazinorako bitarteko argi izanez”:

Guzti hori, Alonsoren esanetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren (EEE) ildo nagusiakaz bat. Zehat-mehatz, 4. erronkagaz -alkarteari dagokiona-, eta 4.4.c atalagaz: “Kontseiluak eta bereizketarako gainerako eremuak, informazinorako eta kontsultarako organo izateaz gainera, eztabaida-leku be izan daitezala”.

Ekonomia-gaietarako Batzordea. Ermua

Gehiegikerien prebentzinoari buruzko heziketa, Bilbon

Gehiegikerien prebentzinoari buruzko heziketa-saioa ospatu zan zapatuz Barrian (Plaza Barria, 4). III. eta VII. bikaritzei zuzendutako saioan Maria Gomez eta Juli Moreno Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeko kideek gidatu eben batzarra. 

Gehiegikerien prebentzinoa
Gehiegikerien prebentzinoa
Nuevo Consejo Económico de Ermua. Arriba a la izquierda el ecónomo diocesano, Joxemi Erdozain y, a la derecha, el párroco Txomin Alonso