27-02-2024 Martes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon
20.02.2023

Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon

Joan dan zapatuz, otsailak 18, Senegal Euskadi Senidetasuna alkarteko kideak batu ziran Sestaoko Andra Mari parrokian. Hastekok Eukaristia ospatu eben, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Jaime Pizarro parrokoak eta jatorriz Ekuadorrekoa dan Robinson abadeak alkar-meza emoten ebela. Bilboko 'Madre África' abesbatzak girotu eban ospakizuna. Bilbao, Donostia eta Gasteizko afrikar alkarteetako 30 lagun inguruk parte hartu eban eta eurakaz izan zan Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko Eleizbarrutiko arduraduna. 

Eukaristia ospatu ondoren, partaideak mahai inguruan alkartu ziran “Tiébou dien” (arroza arrainagaz) senegaldar platera dastatzeko.

Egunaren amaieran, afrikar musika eta dantzak eskaini ebezan. Amaitzean, Joao Maguar Gomes senegaldar alkarte katolikoko presidenteak adierazo ebanez, “egun ederra ospatu dogu. Zeru-muga ikusi dogu aurrez aurre senegaldar alkarte katoliko lez, eta afrikar alkarteagaz batera, aurrera egiteko”. 

Sengaldar alkartea
Sengaldar alkartea