20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
20.02.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak batzen dituan sailean, askotariko gertaera nabarmenak jasoten dira.

Adin txikikoen aurkako gehiegikeriei aurre egiteko sortutako Batzordearen oroitza-txostenaren aurkezpena

Webean, luze eta zabal informatu da adin txikikoen aurkako gehiegikerien prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeak 2022ko oroitza-txostena, eta Deustuko Unibertsitateak eta EHU-UPVk Bilboko Seminarioko eta Erruki-etxeko kasuei buruz egin dabezan txostenak aurkezteko eskaini dauan prentsaurrekoaz.

Hausterre-eguna

Beste alde batetik, Garizuma-aldiari hasiera emoten deutsan Hausterre-egunaren ingurukoak be jaso dira webean. Gotzaina buru zala, katedralean ospatu zan eleizkizunaren zuzeneko emonaldia zein  bizkeliza.org web orrialdean eskuragarri dagozan lagungarri eta jardunbideak.

Rafaela Ybarra dohatsuaren heriotzaren urteurrena

Eguaztenez, Bizkaian dohatsu autortu eben lehenengo pertsonaren heriotzaren 123. urteurrena ospatu zan. Egun horretan, dohatsuaren tamaina naturaleko eskultura bedeinkatu zan Santiago katedralean. 

Bake topaketa

Eleizbarrutiaren web orrialdan eta sareetan Garizumako lehenengo zapatuz -otsailak 25- ospatzen dan Bake Topaketaren inguruan be jardun izan da: “Begoñako Andra Mari” irakasle eskolan burutu daben jarduera eta Bilborocken gazteentzat antolatutako kontzertua, besteak beste. 

Berbaldiak, heziketa eta ‘Bizkaia isilik’ bilkura isilak

Mons Jose Antonio Satue Teruel-Albarracineko gotzainak ministerio ordenatuaren egunean jardun eban sinodo-senaz, webean nabarmendu dan lez. Derioko Seminarioan ospatu zan jardunaldia eta partaideen artean egozan On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua. 

CECO itsu katolikoen alkarteak Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren inguruan ospatu daben heziketa-saioa be aitatu da ebean. Sergio Buiza I.bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat garatzen dan Pastoraltzako arduradunak gidatu eban saioa eta 31 lagun inguru batu zan.

Rafael Aguirre teologoak Jerusalemeko hasierako alkarteari buruz Bilboko San Frantzisko Xabier parrokian eskaini eban berbaldiaren ingurukoak be jaso dira webean.

Hilabete honetan pertsonen salerosketaren drama nabarmendu daben ‘Bizkaia isilik’ bilkurak be albiste izan dira aste honetan.

Hauxe da “Astekoak”, Eleizbarrutiko asteko barriak minutu baten laburtuta.