22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Diakonotzaren eguna
04.10.2024

Diakonotzaren eguna

Beste urte batez, Asisko San Frantziskoren egunetik, hau da urriaren 4tik gertuen dagoan domekan, Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna ospatuko da. Aurton, beraz, etzi, urriak 6, domeka, ospatuko da egun hori.

Domekako jardunaldiaren atariko lez, Eleizbarrutiko diakonoak gaur batuko dira Bilbon. Eguerdiko 12:00etan Eukaristia ospatuko dabe, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, Begoñako Gogarte Etxean eta, ondoren alkarregaz bazkalduko dabe.

Gizartetik hurran egotea, abegia eta entzutea

On Joseba Segura gotzainak Diakonotzaren egunerako idatzi dauan mezuan azaldu dauanez, “diakonoak hainbat eratara dagoz konprometituta pastoral ministerioan. Parrokiei eskainitako zerbitzua, ebanjelizatzea, munduaren, kulturaren, heziketaren, politikaren aldeko konpromisoa, pobre, baztertu eta ahulduenganako hurkotasuna -diakonoei beren-beregi dagokiena-, funtsezko dira. Gizartetik gertu egotea, munduko eta Eleizako errealitate guztiei bereizketarik egin barik abegi egitea, pertsonen poz eta nahigabeak entzutea, horra hor jarrera egokiak alkarregaz bide eginez burutu beharreko misinorako”.

Seguraren esanetan, “diakonotzarako bokazinoak beragaz dakar misinoa, Eleizaren tradizinoan berezi eta berariazkoa dan karisma honen eraketa, Jaunak munduari eskainitako altxorra da”. Gotzainak, eskari hau be egiten dau: “Egin daigun otoitz diakonotzarako bokazinoen alde, aniztasunagaz hartu-emonean, parrokia, ospitale, beilatoki, Caritseko bulegoetan, euren euren jardun-leku diranen alde, leku guztiotan diakonoak zerbitzatua izatera ez ezik zerbitzatzera etorri zan Kristoren sakramentu dira-eta”.