28-02-2024 Miércoles, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz
09.05.2023

Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz

'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolako ehun ikasle inguruk alkarrizketan jardun dau Eleizbarrutiko gotzainagaz. Erlejinoko irakasle izateko gaitsuna emoten dauan GAEA heziketako hirugarren kurtsoko ikasleek gaurkotasun-barrien inguruko hainbat galdera egin deutse gotzainari. Batzar trankil eta bat-batekoa izan da, Belen Rodero Eleizbarrutiko ikasegiko pastoral arduradunaren esanetan, "gotzainak ez dau-eta galderak aurretik ezagutzerik nahi izan". Ikasleek eskertu egin dabe gotzainaren "hurkotasun eta zintzotasuna", eta askotariko galderak egin deutsez, pertsonalak eta Bizkaiko Eleizaren erronken ingurukoak, bizimoduen ingurukoak edo sexu gehiegikeriei buruzkoak.

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek, hain zuzen be Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena (DECA) kurtsoan egiten diharduenek, gotzainagaz lasai hitz egiteko aukera izan dabe. Lehenengo aldiz burutu da Eskolan honako ekimen bat. Belen Rodero pastoral arduradunak nabarmendu dauanez, ikasleek eskertu egin dabe gotzinaren zinzoasuna, “hainbat gaitan euren desadostasun eta kritikak adierazo badeutsez be”. 

Gotzaina BAM
“Eleiza, morala eta sakramentuak” irakasgaiko ikasleek parte hartu dabe alkarrizketan

Gotzainak bere bokazinoaz hitz egin deutse, Aita Santuagaz izan dituan topaketez, Eleizak ahulezian dagozan pertsonei lagun egiteko egiten diharduan lanaz edo etorkinek parrokietan daben partaidetzaz. Homosexualitateari, sexu bereko pertsonen bategiteari, abortuari edo Eleizako sexu gehiegikeriei buruzko galderak be egin deutsez.

Belenen esanetan, “gehienek ez dabe inoiz gotzainik ezagutu eta ez dabe gotzain bategaz solasean jardun”, horregaitik, bere ustez, “aukera ona izan da” alkarrizketan jarduteko eta alkar entzuteko.

Gotzaina BAM