26-07-2024 Viernes, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Domekaz, ‘Family topaketa’ Berrizen
05.06.2024

Domekaz, ‘Family topaketa’ Berrizen

Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) Familia Pastoraltzarako taldeak ekitaldia antolatu dau familientzat; ekitaldia ekainaren 9an, domekaz, izango da, Berrizen eta, antolatzaileen esanetan, bertaratutakoek "gozatzeko, jolasteko, alkar ezagutzeko, barneratzeko eta akartean otoitz egiteko aukera izango dabe".

Goizeko 10:30etan partaideei harrera egin ondoren, gymkana dibertigarriak emongo deutso hasiera Berrizen domekaz garatuko dan egitarauari. Eguerdiko 12:30etan, Eukaristia ospatuko da. 

Deitzaileei esanetan, “familiok alkarregaz ikasteko eta eraikitzeko aukera izatea, opari da guretzat! Zain gaukazuez!”.

Ekitaldia ahalik eta ondoen antolatu ahal izateko, parte hartzeko asmoa daben familiak aurretik eurakaz hartu-emonean jarteko eskatzen dabe antolatzaileek. Horretarako 678099565 telefonora deitu (Esti) edo esteka honen bidez jakinarazo: https://forms.office.com/r/XU9uBx73CF