Iralabarriko San Antonio abesbatzak girotuta ospatuko dan domekako eleizkizunean, leku nabarmena izango dabe eleiza desbardinetako gazteek.

Miguel Angel Esnaola Ekumenismo eta Erlejinoen arteko hartu-emonerako BIlboko eleizbarrutiko ordezkariak Radio Popular/Herri Irratian jardun dau aste ekumeniko hnen inguruan. Alkarrizketa osorik: Hemen.
Beste alde batetik, On Joseba Segura Bilboko gotzaina be izan da aste honetan Radio Popular/Herri Irratian, eleibarrutian gaurkotasuna dauan hainbat konturen inguruan berba egiteko, eta, besteak beste, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteaz jardun eban. Gotzainak kristauen batasunaren garrantzia nabarmendu eban, sinismen desbardinetakoak izan arren, alkarregaz otoitz egitea ezinbesteko dala azpimarratuz. Honen haritik, kristauen batasunaren alde urtero katedralean ospatzen dan eleizkizuna, adiskidetzearen eta bizikidetza baketsuaren aldeko ahalegin horren adibide nabaria da. Alkarrizketa osorik: Hemen. .







