Manuel Heredia Misinoetarako eleizbarrutiko ordezkariak DOMUND egunerako gutunean azaldu dauanez, ““Itxaropenean misiolari herrien artean” goiburuaren haritik, kanpainak Eleizaren misino-izatea agertu gura dau misiolarien errealitate zehatzean; Misinoaren aldeko otoitza eragin eta sustatu gura dau eta laguntasun materiala eta diru-laguntza eskatu preminan dagoan lekuetan Eleizari eusteko”
Gutuna osorik eta egunerako lagungarriak: hemen.
Bere aldetik, On Joseba Segura gotzainak azaldu dauanez, “5.500 misiolari baino gehiagok munduan bide egiten dihardue maitasunaren itxaropena eta Jainkoaren salbazinoa Barri Onaren kontsolamenduaren eta argiaren preminan dagozanei eroateko. Kristo bizidunak gure bizitzak eta alkarteak aldatzeko dauan indarraren ageriko zeinu da euren emote eskuzabala. Otoitza, babes-keinua, dirua…, laguntza guztiak kontuan hartzekoak dirala pentsatzen dogunon ustea barritzeko aukera aparta da DOMUND eguna misinoa bihotzean daroagunontzat. Izan be laguntasun hori, txikia izanda be, benetako pizgarri da Eleizaren egiteko ebanjelizatzailerako lekurik pobreenetan”
Gotzainaren gutuna: hemen
Frantzisko aita santuaren mezua
Frantzisko aita santuak DOMUND egunerako mezua idatzi eban hil aurretik, itxaropenaren misinoa barritzera deituz: “Hoy, ante la urgencia de la misión de la esperanza, los discípulos de Cristo están llamados en primer lugar a formarse, para ser ‘artesanos’ de esperanza y restauradores de una humanidad con frecuencia distraída e infeliz”.
Leon XIV.a aita santuaren bideo-mezua
Leon XIV.a aita santuak, Misinoen Munduko Egunerako bideomezuan gogoratzen dauanez, egun honetan bizi daitekezan fedeak, otoitzak eta eskuzabaltasunak“alkarteak eurak aldatu leikez”.
DOMUND egunean, itxaropenean misiolari izan gaitezan