Durangoko udaletik azaldu dabenez, joan dan hilabeteetan egindako “zaharbarritzea korapilatsua eta konprometitua izan da”, balio historiko handia dauan eta arkitekturari dagokionez konpleua dan eremuan.
Eleizpea osotzen daben elementu guztiak zehatz-mehatz aztertu dira. Kaltetuta egozan atalak konpondu eta aldatu egin dira eta mihiztadurak aldatu dira, bistakoak eta ezkutukoak, gaur egungo teknologiari esker, barrualdean loturak egin daitekez-eta altzairuzko elementuekin eta erretxinakaz.
Andra Mari basilikako eleizpea 1681ean eraiki zan eta Europan argi gehien dauan egurrezko eleizperik handiena da.
Andra Mari basilikari atxikita, gertaera erlijioso zein sozialak jasoten ditu. Historian zehar, besteak beste, azokak, ekitaldi erlijiosoak, euskal liburu eta diskoen azoka, kontzertuak, gizarte biltzarrak… egin izan dira, herriko plaza bihurtuz.
Gehiago jakiteko: hemen