“Durangoko Pasiñoa” 1993an sortu zan, “Nekaldia” antzezteko ohitura hau, 1960 eta 1965 bitartean egiten zana, berreskuratzeko asmoa erakutsi eben Durangoko bizilagun batzuen eskutik
Urtez urte, ikuskizun erlijioso honen ekoizpen eta zuzendaritzaz arduratzen dan 120 boluntario ingururen ahalegin eta ardurari esker irauten dau emonaldiak herriko ekitaldien egutegiaren barruan. Aurkezpenean, Marcos Echarte Nekaldiaren zuzendariak esker ona adierazo eutsen parte hartzera animatu eta, beste behin be, ikuskizuna ataraten lagundu daben guztiei. Eskerrak emon eutsezan, gainera, udalari eta Juan de Iciar kultur alkarteari ikuskizun honen alde egiteagaitik.