19-12-2025 Viernes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eduardo Losoha, eleizbarrutiko auzi bikario barria
18.12.2025

Eduardo Losoha, eleizbarrutiko auzi bikario barria

Gaur eguerdian, Eduardo Losohak, Roberto Jauregibeitiak eta Felix Alonsok fede autormena eta fideltasun-zina egin dabe Eleiz Auzitegian, hurrenez hurren, epai bikario, epai bikario laguntzaile eta Epaitegiko epaile karguez jabetzean. Felix Alonsoren lekua hartu dauan Eduardo Losoha epai bikario laguntzaile izan da.

Auzi Kuria edo Eleiz Auzitegiak epai-agintearen gauzatzean laguntzen deutso eleizbarrutiko gotzainari eta lehen instantziako auzitegi arrunta da eleiz fueroari dagokiozan eta beste auzitegi batentzat gordeta ez dagozan auzietarako. Auzitegi honek ezkontzaren deuseztasunerako prozesu kanonikoak tramitatzen ditu batez be.

Eleiz auzitegia
On Joseba Segura gotzaina Eleiz Auzitegiko kargu barrien sinaduraren ostean. Beragaz batera, Felix Alonso epailea, Eduardo Losoha auzi bikarioa eta Roberto Jauregibeitia auzi bikario laguntzailea.

Eleiz auzitegian, kontsulta doan egin daiteke: ezkontzaren deuseztasunaren adierazpenerako prozesuan aholku emoteko eta, dagokionean, izapideak egiteko zerbitzua. Horretarako, nahikoa da hartu-emonerako orria bete eta hitzordua eskatzea.

Eleiz auzitegia
Kargu-hartze ekitaldia

Ekuatore Gineatik Bilbora

Epai bikario izendatu barriak Alkarren Barri aldizkariari eskainitako alkarrizketan kontatu ditu Ginea Ekuatoretik Bizkaira etorri zaneko kontuak. 

1965ean jaio zan Basile Fernando Poo uharteko herri txikian (gaur egun Bioko, Ekuatore Ginean). Familia apalekoa, makina bat bider egin ebazan 6-8 kilometro eskolara oinez joateko. Erlejino eta gizarte arloan jakin-mina eban gaztea izanda, Espainiara etorri eta Cuencako seminarioan sartu zan. Bere herrialdera bueltatu eta Malaboko katedraleko parroko izan zan eta Caritaseko zuzendari be izan zan Teodoro Obiang Ngemaren agintepean ustelkeriaz beteta egoan herrialdean. Bubi etniako gazteek antolatutako matxinadan kolaborazionistatzat salatuta, 3 urte emon ebazan preso eta 2001ean amnistiatu eben. Ekuatore Ginean bere egoera jasanezina zanez, Madrilera erbesteratu eta 2005ean Bilbora heldu zan.

Zuzenbide Kanonikoko ikasketak ebazanez, parrokietan jarduteaz gainera, Eleiz Auzitegian laguntzeko eskatu eutsoen, lehenengo abokatu egonkor lez, gero Loturaren Defendatzaile lez, gero epaile lez, azken urteetan auzi bikario laguntzaile lez eta orain, auzi bikario lez.

El obispo Joseba Segura y Eduardo Losoha, durante la firma de su nombramiento.