Arratsaldez ospatu zan Eukaristian, unibertsitateko eta Eleizako ordezkari ugari batu zan, besteak beste, On Fernando Prado Donostiako gotzaina. Gainera, eleizkizunean izan ziran, besteak beste, Arturo Sosa SJ Jesusen Lagundiko Prepositu Nagusi eta Deustuko Kantzilerra; Carlos Garcia Llata Gasteizko Eleizbarrutiko bikario nagusia; Juan Jose Etxebarria Deustuko Unibertsitateko errektorea; Jaime Oraa errektore ohia eta Vicente Vide Teologia-fakultateko dekanoa.

Katedraleko Musika-kaperak girotutako Eukaristiak amaiera bikaina emon eutson jardunaldiari. Deustuk 140 urteko historia gogoratu eban eta aurrez aurre dituan erronkak be nabarmendu ebazan. Unibertsitateak 1886ko irailaren 25ean zabaldu zan 115 ikaslegaz eta gaur egun 12.500 ikaslek ikasten dabe bertan.
«Unibertsitateak ezin deutso egia bilatzearen eta defendatzeari uko egin»
Homilian, Bilboko gotzainak, Barri Ona, eta hain zuzen be, Jesusek Espiritu Santuaz esan ebana aitatu ebazan: «Egiaren Espiritua» dala esan eban eta ezaugarri horrek garrantzi handia dauala unibertsitatearentzat. Batez be, errealitatea bilatu, ezagutu, ikertu eta kontrastatzeko eremu dalako.
On Joseba Segura gotzainak zorroztasun, ikerketa eta kontrastean oinarritutako ezagutzara hurreratzeak dauan balioa nabarmendu eban. Baina, era berean, bakarrik zientzia-metodologiatik erantzun ezin daitekezan oinarrizko itaunak dagozala esan eban: «¿Para qué vivir? ¿Cómo asumir y darle sentido al sufrimiento? ¿Qué significa ser humano? ¿Y qué se debe a ese ser humano?».
Zientziak berak bakarrik itaun honeei erantzuteko gaitasunik izatea ez da akatsa, gotzainaren ustez, metodoaren beraren muga baino. dana dala, muga hori ‘frontera’ bihurtzeak dakar erronka, orduan, kanpoan geratzen dan guztia eretxi edo lehentasun pribatu bilakatzen dalako.
Horregaitik, dei egin eutson unibertsitateari aurrerantzean be itaunak «zorroztasunez» egin dagizan, eta egiaren bilaketan bildur barik iraun dagian, beti be alkarrizketa eta apaltasuna aurretik jarriz.
Egia bakarra, hizkuntza askogaz
Mendekosteko kontaketa be gogoan izan eban gotzainak homilian. Apostoluak euren itxialditik atara eta aurrean dagoan bakotxak bere hizkuntzan entzuten ditu. «Una sola verdad, muchas lenguas», laburtu eban gotzainak.
Irudi horren bidez hitz egin eban unibertsitate katolikoaz: «Muchas disciplinas, muchas lenguas. Una sola búsqueda humanamente significativa». Honen harira, pertsonaren eta bizitzaren zentzunaren inguruko itaun bakarretik, askotariko jakintza, kultura eta ikuspuntuak hartu-emonean jartzeko gauza dan erakundearen aberastasuna nabarmendu eban.
“140 urte galdera bera egiten: Zer da gizakia? Galdera hori bizirik dagoan bitartean, Unibertsitatea be bai”
Joseba segura
«Esto es catolicismo», esan eban On Joseba Segura gotzainak, eleizaren unibertsaltasuna eta, baterako bilaketari uko egin barik, aniztasuna onartzeko dauan gaitasuna nabarmenduz.
Fedea eta zientzia beti handiagoa dan errealitatearen aurrean
Gotzainak fedearen eta zientziaren arteko lotura be aitatu eban: «Ahí la fe y la ciencia no compiten», esan eban. «Las dos viven de reconocer que la creación es más grande que la criatura».
Testuinguru honetan, Deustuko Unibertsitatea jesuitek 1886an Bilbon heziketa zorrotza ahalbidetzeko sortu ebela gogoratu eban. Gainera, bere ustez, gaur egun be erabakigarria dan itauna egin eban: «¿Qué significa ser verdaderamente humano?»
Bere esanetan ez dago «ninguna disciplina puede responder sola, pero ninguna puede permitirse no hacerse».
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egin barri dauan bisita gogoratu eta behin eta barriro aitatu ebana aitatu eban: “las ideologías pasan mientras la verdad permanece“, eta egia bilatzeari eta defendatzeari uko ez egiteko eskatu eutson unibertsitateari eta horretarako bildurrak uxatu dagizala eta “con filo y con mordiente” hitz egin dagiala. Azkenean, otoitz egin eutson Jainkoari:
Egiaren espiritua, bizi zaitez Deustuko Unibertsitateetan
ikasgeletan eta laborategietan
irakasleen ahotan eta ikasleen galderetan
emon egizu bildurrikbako berbea esateko
eta umiltasuna entzuteko.
140 urte daroaz Deustuk argi horren bila.
Andra Mariak lagundu deigula.
Amen
Urteurrena etorkizunari begira
140. urteurren hau Unibertsitatean bizi daben aldi barriari lotuta dago. Ekitaldi akademikoan, Juan Jose Etxeberria errektoreak «Deusto: tradición que construye futuro» 2027-2030 egitasmo estrategikoa aurkeztu eban, ardatz nagusiak nabarmenduz: bizitza osorako heziketa, gizarte erronka nagusietara zuzendutako ikerketa, unibertsitate ireki eta barneratzailea, eta inguruagazko lankidetza handiagoa.

Bere aldetik Arturo Sosa SJ Jesusen Lagundiko Prepositu Nagusiak «escuela de profundidad» dan unibertsitatea aldarrikatu eban irekitze-hitzaldian, hau da, zarataren erdian egia bilatzeko eta ezagutza guztion onerako jartzeko gauza dan unibertsitatea.
Bere ustez, “la institución debe trascender la mera transmisión de información para dar el salto a la sabiduría y al discernimiento. Debe enseñar a preguntar cuándo, cómo, para qué y para quién se utiliza la tecnología, especialmente en la era de la inteligencia artificial”. Testuinguru honetan, “dignidad humana, la justicia y la formación de criterio” dalakoen zerbitzura egon behar dauala esan eban.

Imanol Pradales lehendakariak emon eutson amaiera ekitaldi zibilari, ospakizunari esker oneko Eukaristiagaz Bilboko Santiago katedralean jarraipena emon aurretik.
Gogoan izan ebezan, gainera, kurtsoan hil diran alkarteko kideak, besteak beste, Jose Maria Guibert errektore ohia.








