Ospakizunaren amaieran, lurraldeko bikarioa bertan zala, batzarra egin eben alkarteko pastoral batzorde barria izendatzeko.
Jainkotiar Liturgiaren ospakizunak, domekero, 11:00etan,

II. bikaritzako parrokietako taldeetako gaztetxo eta gazteak erromes katedraleraino
Beste alde batetik, 36 gaztetxo eta gaztek eta euren begiraleek, Sergio Buiza I. eta II. bikaritzetako lurralde bikarioa buru zala, erromesaldia egin dabe Euskalduna jauregitik katedraleraino, “Jubileuaren poza bizitzeko”.

Atarian, “itxaropenean erromes” Eleizaren Jubileuaren senean sakondu eben. Barruan, otoitz egin eben Sakramentu Guztiz Santuaren aurrean, Sagrarioaren kaperan.
Katedrala bisitatu eben, alboetako kaperetan eta euren esanguran arreta jarriz. Eukaristian parte hartu eta aingura txiki bat jaso eben “bizi gura daben itxaropenaren ikur lez”.






