28-11-2024 Jueves, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekintza Katoliko Orokorraren egitasmo solidarioa parrokia alkarteen artean
28.11.2024

Ekintza Katoliko Orokorraren egitasmo solidarioa parrokia alkarteen artean

Orain dala aste batzuk DANAk eragin eban hondamendiaren ostean, Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) laguntza eskaintzen dihardu. Euren esanetan, "parrokietako laikook ez doguz gure anai eta arrebak ahaztu nahi". "Hemen jarraitzen dot" egitasmoak parrokien arteko ekintza zehatzak proposatzen ditu, esate baterako: parrokiek alkar ezagutu daiela online, otoitzaldiak, funts edo lagungarriak batu... Bestelako jarduerak be proposatu dira: lan-kanpamentuak gazteentzat, berreraikuntzari eta akonpainamendu emozionalari begira edo crowdfunding eragitea egitasmo nagusiak finantzateko. Alkarte bakotxak erabakiko dau zelan eta zenbateraino parte hartu, beti be alkartasun-lokarriak sendotzeko helburuagaz. 

Ekintza Katoliko Orokorretik azaldu dabenez, egoera honetan senidetasunean sakontzeko eta Eleiza guztientzako etxe abegitsu egiteko aukera ikusi dabe. Horrexegaitik sortu dabe “Hemen jarraitzen dot” egitasmoa, Estatuko parrokiak DANAk kaltetutako Valentziako parrokiakaz lotzeko asmoagaz. “Hasierako larrialditik harago, laguntasun eta alkartasun lokarriak sortzeko prest gagoz. Ekintza Katoliko Orokorrak dei egiten deusku laiko guztioi parrokien arteko lotura hau bultzatu daigun, alkartasuna, adiskidetasuna eta baterako eginkizuna sendotuz”.

Valentziako Ekintza Katoliko Orokorrak egingo ditu kaltetutako parrokiakazko bitarteko-lanak. Horretarako, hartu-emonetarako lagun bat izendatuko dau, Valentziako parrokien eta egitasmoagaz bat egin gura daben parrokien arteko harremana ahalbidetzeko. “Hemen jarraitzen dot” egitasmoa indarrean izango da azarotik 2025eko Pazkora arte, maiatzean egoera aztertu eta jarraipena emon ala ez pentsatuko dalarik. 


Zure parrokiak jakin-mina badau, idatzi helbide honetara: adultosacgvalencia@gmail.com. Parte hartu!

#ConectandoParroquias
#SigoAqui