Los Ríos aldizkariaren azken alean, Arcosek gaurko munduko desbardintasunei buruz gogoeta egiten dau, besteak beste. ekonomiaren, osasunaren, heziketaren edo generoaren arloak aztertuz.
Arcosen ustez, testuinguru orokorrean antzeman daitekezan desbardintasunak dira gaur egungo arazorik konplexuenetakoak eta berandu baino lehen aurre egin beharrekoak. Bere esanetan, “desbardintasun honeek ez dira arlo ekonomikora mugatzen. Desbardintasunak dagoz heziketa, osasuna, etxebizitza, zuzentasuna jadestean eta oinarrizko eskubideen urraketan”.
Ekonomia sozial eta solidarioa
Asier Arcos, Ekonomian lizentziaduna da eta master ofizial bi ditu UPV/EHUtik: Globalizazino eta garapenean eta Ekonomia sozial eta solidarioan. Doktore da Garapenari buruzko ikerlanetan UPV/EHUtik (201). Gaur egun, irakasle laguntzailea da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean -Sarriko-, Ekonomia Aplikaturako sailean. Ekonomia sozial eta solidarioaren eta transakzino ekosozialen ekosistemak eta balio etikoen transmisinoari lotutako irakaskuntza-barrikuntza ikertzen ditu.
Hainbat ikerlanetan parte hartzen dau eta askotariko argitalpenak ditu nazinoartean. Gizarte segurtasunari, Lekuko giza garapenari eta Nazinoarteko lankidetzari buruzko ikerketetarako taldeko kide da eta transakzino ekosozialetan eta Ekonomia sozial eta solidarioagaz daben loturan jarten dabe arreta.