22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Barakaldoko La Inmaculada ikastetxea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartu da
12.01.2023

Barakaldoko La Inmaculada ikastetxea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartu da

Urtarriletik hasita, Bilboko Gotzaitegiak bere gain hartu dau Barakaldoko Colegio La Inmaculada (MSJO) Ikastetxearen heziketa-kudeaketa eta berau EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeak sarean sartuko da. Mª Carmen Ruiz ikastetxeko zuzendariak azaldu dauanez, "misiolarion giza bitartekoen gutxiagotze nabarmenak eragindako egoera izan da batik bat erabaki hau hartzera eraman gaituena, ez baitugu geure burua ikastetxearen kudeaketaz arduratzeko gai ikusten. Aldi berean, heziketa-eredurik aurreratuetan finkatuta dagoen eta aitzindari den egitasmoarekin bat egitea aukera bikaintzat dugu eta, egia esan, ilusio handiz ekingo diogu ibilbide berriari".

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeak sarean, beraz, Bizkaiko hainbat eskualdetan kokatutako 17 ikastetxe izango dira aurrerantzean; honeetan 1.000 profesional inguruk lan egiten dau eta 50 urtetik gora daroaz heziketaren arloan.

Jesus Langilearen Misiolari Sekularrena izango da ikastetxearen jabetasuna. Bertan, 2 eta 18 urte bitarteko 750 ikasle dagoz eta 55 irakasle inguru. Monjek ikastetxean jarraituko dabe, besteak beste, Eskola-batzordeko kide izanik. EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarea arduratuko da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekiko eta heziketa arloko gainerako erakunde publiko edo pribatuekiko hartu-emonez.

Barakaldoko Colegio La Inmaculada Ikastetxea
EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeak sareko eta ikastetxeko zuzendaritza-taldeko ordezkarien batzarra atzo, Barakaldon.

Carmen Ruizen esanetan, “Familiekiko eta ikasleekiko gure konpromisoak sustaturik, etengabe haztea eta irakaskuntza-metodoak eguneratzea dugu xede, onena lortzen ahaleginduz, gure ikasleak, zuen seme eta alabak, ondo hezita atera eta pertsona aditu, aske, arduratsu eta zintzo izan daitezen eta gizarte berriak aurkezten dizkien erronkei aurre egiteko gaitasuna izan dezaten”. Hori holan dala, misiolarien ustea hauxe da: “Une hauetan, argi dugu, Heziketa-elkartearen behar guztiei erantzuten jarraitu nahi badugu, ezinbestekoa dena Ikastetxea kudeatzeko era berria. Hori dela-eta, guztioi eragiten dizkiguten erabaki garrantzitsuak, ez beti errazak, hartu ditugu gure eginkizun eta balioei eusteko konpromisoan ez etsitzeko”.

Colegio La Inmaculada de Barakaldo