21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra
16.06.2023

Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaria bidaian atarako da bihar Kongoko Errepublika Demokratikora. Iñigo Iriarte misiolaria joango da beragaz. Primeran ezagutzen dau Iriartek inguru ha, izan be hainbat bider joan da afrikar herrialde honetara "Mufungaren adiskideak" eta "Goicouria" fundazinoakaz. 

Datozan egunetan bisitatuko daben Xabier Goikouria misiolari bizkaitarrak 57 urte daroaz Kongoko Errepublika Demokratikoan. Bere eskutik ezagutu ahal izango dabez, beraz, Likasin eta inguruetan garatzen ari diran egitasmoak: nekazaritza-kooperatiba, amaetxea, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonentzako ospitalea…

Eleizbarrutietako Misinoek Lubumbashiko artxidiozesiagaz sinatutako lankidetza-hitzarmenen bidez hemengo misiolariek jardun izan daben lekuak be bisitatuko dabez. LIkasin, Xabierri bisita egiteaz batera, Berrizko Mesedetako Misiolariakaz be egongo dira, eskola-barnetegia zuzentzen dabe-eta bertan eta Bunkeyara joango dira, hainbat espezialitatetan arreta eskaintzen dauan ospitalea kudeatzen daben monja karmeldar misiolariak bisitatzeko. Kansenian, bestalde, monja kaputxinoakaz alkartuko dira. Honeek, besteak beste, egitasmo honeetan dihardue: ospitalea, eskola eta katekesi-heziketarako zentroa.

Iriarte, Segura

Batzarra misiolariakaz

Bidaiari ekin aurretik, eguaztenez, On Joseba Segura gotzaina, sasoi batean ala bestean, asko eta asko denpora luzez, Kongoko Errepublika Demokratikoan izan diran misiolariakaz alkartu zan. Gotzainak zuzenean ezagutu eban herrialde haretan egin izan daben lana, datozan egunetan aurkituko dauanaren aurrerapen.

Kongoko Errepublika Demokratikoa
Eguazteneko topaketa
Iñigo Iriarte y el obispo de Bilbao, Joseba Segura