19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Vijayapurameko gotzain indiarrak bisita egin deutso Bilboko gotzainari de Bilbao
10.05.2023

Vijayapurameko gotzain indiarrak bisita egin deutso Bilboko gotzainari de Bilbao

On Joseba Segura Bilboko Gotzainak harrera egin deutso gaur goizean Mons. Sebastian Thekethecheril, Indiako Kerala estatuko Vijayapurameko gotzainari. Indiako gotzainagaz batera, Anosh eta Ajith bere Eleizbarrutiko abadeak etorri dira gotzaitegira, Abadeok denpora daroe Gasteizko Eleizbarrutian pastoralgintzan.

Vijayapurameko eta Bilboko Eleizbarrutien arteko hartu-emona orain dala gizaldi bat inguru hasi zan. Joan dan gizaldiko 30eko hamarkadan, Ambrosio Abasolo Lekue Zornotzako karmeldar frailea Indiara joan zan misiolari. Abasolo 1928an ordenatu zan eta, Larreako monasterioan denporaldia emon ondoren, Indiako Kerala estatura joan zan.

Mons. Sebastian Thekethecheril indiar gotzaina

Han bizi izan zan urte luzez eta Zornotzan bizi dan Jesus Mari Zubiaur bere ilobak azaldu dauanez, “gizon apala zan eta lan garrantzitsua egin eban han”. Zubiaurrek urteen buruan be hartu-emon estua izan dau  Vijayapurameko Eleizbarrutiagaz.

Mons. Sebastian Thekethecheril indiar gotzaina

1950ean, Ambrosio Abasolo Vijayapurameko gotzain izendatu eben. Bere gotzain sagarapena Begoñako Karmelon ospatu zan 1950.eko ekainaren 10ean. Bilboko Eleizbarruti sortu barrian egin zan lehenengo gotzain sagarapena izan zan. Orduantxe heldu zan, gainera, Bilbora Mons. Casimiro Morcillo Eleizbarrutiko lehenengo gotzaina. Mons. Abasoloren ilobak maitasun handiz gogoratzen dau bere osaba eta hainbat bider joan da Indiara bere arrebagaz, azken aldiz 2014an, Mons. Abasolo gotzain zala eraiki eben katedralaren berrogeta hamargarren urteurrena ospatzeko konbidatu ebezanean. 

Coincide que hoy es el cumpleaños de Mons. Segura y el obispo indio le ha regalado una tarta para celebrarlo.