22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Nikolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu dau jentaurrean
06.02.2023

San Nikolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu dau jentaurrean

Bilboko San NIkolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu deutse San Blas egunez kordoiak bedeinkatu barik geratu ziran pertsona guztiei. Luis Alberto Loyok parkamena eskatu deutse eleiztarrei aste buru honetan Alde Zaharra Pastoral Barrutian ospatu diran mezetan. Atzo, Gotzaitegiaren web orrialdetik eta Telebilbao katetik zuzenean emoten dan Eukaristian, atsekabea erakutsi eban gertatutako guztiagaitik eta aurton gertatutakoa gogoan hartuta, "datorren urtean bedeinkazinoak izango doguz, beste urte batzuetan lez, goizetik hasita, ordu erditik ordu erdira".

Urtarrilaren 29an, Luis Alberto Loyo San Nikolas parrokiako parroko eta Santiago katedraleko deanak zera adierazo eban: San Blas egunez, eta osasun-segurtasunagaitik, aurton be ez zala kordoirik bedeinkatuko. 

Halanda be, jarreraz aldatzeko eskatuz parrokian jaso zan hainbeste deiren ostean, azkenean, egunean lau bedeinkazino egitea erabagi zan. Baina, parrokoaren esanetan, “santuaren ahalmenak nire aurreikuspen guztiak zapuztu ebazan”, goizean goizetik jente asko batu zalako eleizaren inguruan. 

Jente-pilaketa ikusita, azkenean, 11:00etatik aurrera, ordu erditik ordu erdira egin ziran bedeinkazinoak. Lagun asko eta asko aurretik joan zan eleizara eta bedeinkazino barik geratu zan eta atzo parrokoak “bene-benetan parkamena eskatu” eutsen. 

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1622510520220745734?s=20&t=SoiniGo41iv-jyCp_-8O2A

Era berean, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko arduradunak nabarmendu ebanez, “ikasi eta ikusi dogu datorren urtean zelan jokatu. Izan be, santuarenganako debozinoa gripe eta panddemiei deutsagun bildurra baino handiagoa da”. Esker ona adierazo eutsen egun osoan “eskuzabaltasunez” lagundu eutsen guztiei eta “erakutsi daben eroapen, adore eta arduragaitik”. Eta parkamena eskatu eban barriro be. 

Datorren urtean, beraz, bedeinkazinoak egingo dira ordu erditik ordu erdira, goizean goiz hasita.

Luis Alberto Loyo, ayer en la homilía de la catedral