30-12-2024 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Eleizbarrutiaren Eguna
08.12.2022

Eleizbarrutiaren Eguna

Gaur, abenduak 8, une honetan, heziketa-aldi desbardinetan dagozan 7 abadegaik osatzen daben Eleizbarrutiko Seminarioaren Eguna ospatzen da. Euskal Telebistak (ETB1), Eukaristia emongo dau goizeko 10:00etan Zarautzeko Andra Mari eleizatik, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarutietako abadegaiak bertan dirala eta Juan Pablo Aroztegi Donostiako Seminarioko errektorea buru dala. Beste alde batetik, web orrialde honetan zuzenean emongo da, eguerdiko 12:00etan, Santiago katedralean eta On Joseba Segura buru dala ospatuko dan Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia.

Kurtso honetatik aurrera, Eleizbarrutiko Seminarioan heziketa-talde barria da jardunean, hain zuzen be, Ignaio Fernandez Mendez errektoreak, Miguel Vera Artacoz ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes zuzendari espiritualak osatzen dabena. Errektoreak, Seminarioaren Egunaren inguruan idatzitako gutunean esan dauanez, “gure esker ona adierazo gura deutsagu aurreko taldeari bere lana eta ardura, maitasun eta prestasunez hezi dabez eta ordenatu barri diran abadeak”.

Abadegaiak:

Lau abadegai 3. pastoral aldian dagoz: David Abrahan Garrido Perero. Diákonoa. Meatzalde-Zona minera Pastoral Barrutia (PB) (Zierbena, Trapagaran, Ortuella, Muskiz eta Abanto-Zierbena); Marco Antonio Muñoz Castro. Uribe Kosta; Mario Díaz Bravo. San Fausto PB. Basauri eta Gorka Campos Sáez de Lafuente. Artagan PB.

2. aldian, Gaizka Egaña Peña. Tabira PB, Juan Reyero Pontes. Tabira PB eta Patxo Ateca Camiruaga. Errekalde.

Lekua baino gehiago

Errektorearen esanetan, “Seminarioak, lekua izateaz batera, heziketa-ibilbidea ahalbideratu eta ziurtatuko dauan eremu espirituala izan gura dau, hautagaiak, Ordenaren sakramentuaren bitartez, Jesukristo Artzain Onaren irudi bizi izan daitezan. Horretarako abadetzarako heziketaren ezaugarriak dagoz hasierako heziketaren aldiko jardunbideen oinarrian. Abadetzarako heziketa hori, bakarra, osokoa, alkartekoa eta misiolaria da eta alkarren artean lotura estua dabe. Abadearen izaera Kristo Morroi eta Artzainaren izaeragaz gero eta gehiago itxuratzea da heziketa horren helburua”

Ignacio Fernandezek azaldu dauanez, heziketa hori garatzeko, oinarrizkoa da Pastoral Barrutiek eta parrokiek eskaini leikien akonpoainamendua, “horregatik, eskerrak emon gura deutsueguz abadegaien aldeko lanagaitik, maitasunagaitik, hurbiltasunagaitik eta otoitzagaitik”.

Gotzainaren mezua

On Joseba Segura gotzainak Seminarioaren Eguna dala-eta idatzitako mezuan dinoanez, “Jainkoak euren bizitza abade lez kristau alkarteari eskaintzeko egiten deutsen deia sentitzen daben gazteak deitzen ditu Eleizbarrutiko Seminarioak. Jaunak berariazko ministerio horretan gura dituanengan Aitaren borondatea bereizten, onartzen eta frutu emoten laguntzeko etxe izan gura dau. Bokazinoa ez dagokie abadeei edo lekaide eta lekaimeei bakar-bakarrik. Jainkoaren ametsa da lagun bakotxarentzat, norberak antzeman eta frutu emonarazo behar deutsan doea, beti, hori bai, alkartean, anai eta arrebakaz batera

 Bilboko gotzainak otoitza eskatu dau “abadetzarako bokazinoen, abadegaien, euren hezitzaileen eta Jainkoak gaur egun be Bizkaian minsiterio honetara deitzen dituan gazteen alde”. Aurrerago gogoratzen dauanez, “gure Eleizbarrutian, lagun askoren partaidetzagaz landutako Ebanjelizatze-egitasmo barria martxan jarten dihardugu. Egitasmo honen 4. erronkan, hauxe eskatzen jaku: “Bokazino pastoraltza sendoa hedatu biziera sekular, kontsakratu eta ministerialerako berariazko garapenakaz”. Horixe da, hain zuzen be, bokazino pastoraltzaren xedea: Jainkoak lagun bakotxari egiten deutsan deia hobeto entzuten lagundu. Bokazino pastoraltza, gainera, beharrizana da: kateak apurtu eta aske egiten gaituan Jainkoaren maitasunaren indarra jenteari iragarriz, pozik zerbitzatzeko prest dagozan pertsonak behar doguz”.

 .

                  

Kurtsoaren hasiera Seminarioan
Bilboko Eleizbarrutiko heziketa-taldea: Manu de las Fuentes zuzendari espirituala; Ignacio Fernandez errektorea eta Miguel Vera ikasketa-burua.
Manu de las Fuentes, director espiritual; Ignacio Fernández, rector y Miguel Vera, director de estudios.