1926ko abuztuaren 17an, El Sucesoko Andra Mari Karrantza bailarako zaindari izendatu eben. Bere eguna, gaur, irailak 18 ospatzen da Labayrun jasotako kroniken arabera, Ama Birjina “fue aparecida el 18 de septiembre de 1670, a una doncella de ejemplar vida, llamada María de Rozas, natural de la aldea de Campillos”.
El Suceso auzoa paraje ederra da eta Karrantza bailarako ingurune bikain eta naturatean ederto txertatuta dago. Bertan ikusi daitekez El Sucesoko Andra Mariaren monumentua, zezen-plaza, olgetarako eremua eta santutegia. Ama Birjinaren monumentuan sekulako begiratokia dago eta bertatik ia bailara osoa ikusi daiteke.







