Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazinoarteko Eguna. Eleiz Museoak bezperan ospatuko dau bere eguna, Bilboko eleizbarrutiak antolatu dauan azokan.
Egitaraua osorik: hemen.
Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokako 3. pabiloian jarriko dan standetako bat Eleiz Museoarena izango da. Hemen jaso ahal izango da bere erakusketa iraunkorraren barri eta Bizkaian bakarra dan ihes-aretoa be ezagutuko dau bertara hurreratzen danak.
Historia luzeko museoa
Eleiz Museoa 1961ean sortu zan Bilboko eleizbarrutiko ondare erlijiosoa gorde, zaharbarritu, ikertu eta zabaltzeko asmoagaz eta xede beraz jarraitzen dau gaur egun be.
Eleiz Museoan, 500 piezatik gorako erakusketa iraunkorra dago eta beste asko eta asko dagoz gordeta bertan, Bizkaiko eleizetatik etorritakoak eta partikularren dohaintzak.
Gainera, Museotik zaintzen dira Bizkaia osoan sakabanatuta dagozan artelanak. Bertatik kudeatzen dira zaharbarritzeak, piezen kokapen aldaketak, eremuen eraldaketak… Eleiz ondare kulturala gordetzeko eta zaintzeko bitartekoa da.
Bizkaiko ermitak
Ermita, baseliza edo elizañoak normalean eremuetan egoten diran santutegiak dira eta gure usadioei estu lotutako kultur osagaiak dira.
Bizkaian, zazpirehun ermita baino gehiago izan zan sasoi baten, baina gaure gun laurehun inguru dagoz zutik. Eleiz Museoaren webean emoten dira horreen inguruko azalpenak.