2023an, Joaquin Sorollaren heriotzaren mendeurrena ospatzen ari da; hori dala-eta, hainbat jarduera egiten dihardue. Orain dala hilabete batzuk, Sorolla protagonista izan zanBilbolo Arte Ederren Museoan eta orain Museo honek bat egin dau Eleiz Museoagaz Sorolla eta erlikiak erakusketa eratzeko.
Erakusketa hau 2021ean martxan jarri zan museo bion arteko lankidetzarako hitzarmenaren barruan dago. Hitzarmen horren lehenengo emaitza, Luis Paret Bilbon izan zan Bilboko Eleiz Museoko zuzendariak azaldu dauanez.
El obispo ha agradecido a quienes han hecho posible esta exposición “al Museo de Bellas Artes, con su préstamo de dos obras excelentes y su colaboración técnica y a quienes componéis este Museo de Arte Sacro, que la habéis concebido y montado; una exposición de pequeño formato, pero de gran significación”.
Erlikiek fededunen artean eragiten eben jaiera be aitatu dau: “horren bitartez, onura espiritualak lortu gura ebezan, erlikia zegokion santuaren edo santaren bitartekaritzak jainkozko presentzia ekarrela uste ebelako eta hori lagungarri zala eguneroko bizitza hobetzeko, arazoak, zailtasunak gainditzea ekarrelako. Dana dala, erlikienganako jaiera, gizarte batuaren, bizitzaren euren borroka eta sakrifizioen zerumugaren kristau ikuspuntua eban gizartearen osagarria zan”.
Y ha enumerado algunas de las que se podrán contemplar en la muestra “que tienen una especial significación para Bizkaia: por ejemplo, los relicarios de San Valentín de Berriotxoa y San Ignacio de Loyola. Pero quizás la reliquia más singular de las aquí presentes sea la máscara mortuoria de la beata Rafaela de Ybarra, fallecida en 1900, un objeto de especial devoción, entre otras cosas porque esta beata es muy nuestra, de la calle Ribera, de aquí al lado. Esta mujer especial, renunció a las sedas propias de su alta condición social, y lo hizo para aupar a quienes sufrían una vida de penuria y miseria, muy especialmente a niñas y jóvenes. De este modo se convirtió en auténtico Ángel Custodio para muchos. Hoy, como lo refleja el cuadro de Sorolla, los que nos acercamos a besar esta reliquia, manifestamos en este gesto nuestro deseo de participar de algún modo de la beatitud de Rafaela, hecha de servicio a los últimos”.
Sorollaren pintura erlijiosoa
Sorolla, batez be kostaldeko paisaiek egin eben ospetsu, argia eta koloreak bikain islatzen dituelako. Baina bere ibilbidearen hasieran, gai erlijiosoko pasarte kostunbristengaitik nabarmendu zan. Aitagarriak dira, besteak beste, eleizen barrualdeak eta horren adierazle bikain dira Bilboko Arte Ederren Museoan gordetzen diran Erlikiari musu emotea eta Eskari-mahaia
Cembellin eta Novok azaldu dabenez, Arte Ederren Museoaren bildumako Erlikiari musu emotea (1893) eta Eskari-mahaia (1982) margolanek erlikien, erlikia-ontzien eta ohikuneen arlora garoez, ondare material eta immaterialaren alderdiok agertzera emonda. Aparteko arreta eskaintzen jake erlikia-ontziei, askotariko moldeak dirala erakutsiz: zurezko kutxa txikiak, Errigoitiko zilarrezko eskua, obelisko, piramide, tenplu greko… erakoak…
Erlikia-ontziak
Erlikiek edukiontzi egokian, edukiarentzat duina dan ontzian, babestu beharra egoan eta erlikia-ontzia zan edukiontzi hori. Sorolla eta erlikiak erakusketaren zatirik nagusienean, edukiontzi honeen aniztasuna erakusten da
Zaharrenak, zurezko kutxa txikiak dira, esaten baterako Ozerinmendiko (Zeanuri) San Lorentzo ermitako lipsanoteca, XII. gizaldi ingurukoa. Baina laster, artista enzutetsuak erlikia-ontziak metal preziatuakaz egiten hasi ziran.
Batzuetan, erlikia dagokion gorputzaren atalaren forma dabe, adibidez, Errigoitiko Gorputz Santuaren zilarrezko eskua. XVI. gizaldirako mintzamenaren arazoak, esate baterako hitz-moteltasuna, sendatzen ebazan momia naturala.
Tipologiak, era askotakoak dira: Abadiñokoa, zilindro erakoa da (Sorollaren margolanekoa bezalakoa) eta kustodia erakoak be badagoz (Sukarrieta, Markina), kurutze erakoak (Berriz), obelisko erakoak (Bermeo), piramide erakoak (Lekeitio), tenplu klasiko erakoak (Berriz)… Eta materialak: batez be zilarrezkoak, baina baita zurezkoak, letoizkoak, ehunezkoak…
Gainera, erlikia-ontzi zintzilikariak dagoz edo estanpa erako erlikia-ontziak, esate baterako Teresa Doneak landatutako hurritzaren zuraz egindako kurutze txikia
Baloratuenen artean, Jesukristori lotutakoak dira, batez be Lignum crucis deitutakoak, hau da, josi eben kurutzearen ustezko zatiak. Erakusketan ikusi daitekez horreetako hiru, XVII. eta XVIII. gizaldietako pieza barrokoak, Bilboko Santiago katedraletik eta Joan Santuak eleizatik (Bera Kruz Kofradia) eta Gordexolako Molinarreko San Joan Lepogabetua eleizatik etorritakoak
Berbaldiak
Erakusketagaz batera, berbaldi bi be eskainiko dira:
-2023.eko abenduaren 14a: “Sorolla eta pintura erlijiosoa”, Javier Novo Gonzalezen eskutik.
-2024.eko urtarrilaren 25a: “Erlikien ingurukoak Bizkaian”, Raquel Cilla Lopezen eta Juan Manuel Gonzalez Cembellinen eskutik.