Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena, grazia, oroimen eta barritze garaia izaten ari da. Alkarte guztietako lagunak batuko dituan Eleizea plazara ekitaldiak Eleiza bizi eta gertuko garala agertuko dau.
Eta testuinguru honetan, komunikabideetarako sailetik barri hau emon gura dogu:
🎉 4.000 harpidedun baino gehiago gara Bilboko eleizbarrutiaren YouTube kanalean!
Eleizea plazara: bultzada komunikazinoan be
Eleizbarrutiko ekitaldi hau une garrantzitsua da Bilboko eleizbarrutiaren agerpen digitalari dagokionez. Gero eta lagun gehiagok eskuratzen ditu bizkeliza.org kanalean aurkezten diran edukiak: ospakizunak, lekukotasunak, pastoral ekimenak eta zapatuko azoka lako une esanguratsuak.
Eleiz komunikazinoak bizirik dirau, gainera, sareetan, bideoetan, batera jarritako lekukotasunetan… Horregaitik, une egokia da zeuk be bat egin daizun.
📲 Zer dala-eta izena emon Bilboko eleizbarrutiaren YouTube kanalean?
Eleiza plazara ekitaldian eta eleizbarrutiko gainerako jardueretan gertatzen dana zuzenean jarraitzeko.
Edonon egonda be, askotariko ospakizun eta edukien barri jasotzeko.
Bideo eta zuzeneko emonaldien abisuak jasotzeko.
Fede eta egitekoan hazten ari dan alkarte digitaleko kide izateko.
👍 “Atsegin dot” botoian klik egin: mezua biderkatu egiten dauan keinua
Bazenkien “atsegin dot” botoian klik eginez Barri Ona zabaltzen laguntzen dozuna? YouTubek agerikotasun gehiago emoten deutse eragin-trukea jasoten daben bideoei eta horri esker lagun gehiagok atzematen dau batera jarritako mezua.
Lagundu eleizbarrutiko hazkunde digitalari
✅ Emon izena Bilboko eleizbarrutiaren YouTube kanalean
👍 “Atsegin dot” botoian klik egin, gustuko dozuzan bideoetan
📤 Kanalaren barri emon taldean, parrokian edo alkartean
‘Eleizea plazara’ ekitaldian batzeaz gainera, aldaketa eragin geinke mundu digitaleko presentzian. Egin bat eta hazten lagundu: