22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko
18.04.2024

Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko

Apirilaren 21ean ospatuko dogun Pazko-aldiko laugarren Domekaz -Artzain Onaren domeka deitutakoan-, 2015etik aurrera ohikoa danez, jardunaldi bi ospatuko dira: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen aldeko Eguna. Aurton, egun horretan hauteskundeak be ospatuko diranez, sentiberatasuna bizteko kanpaina egingo da eta hurrengo domekan, apirilak 18, Eukaristia ospatuko da, gotzaina buru dala, Begoñako basilikan, 18:0etan, eta eleizkizunean seminariorako eta diakonotzarako hautagaiek irakurle eta akolito ministerioa jasoko dabe. 

Bokazinoen aldeko egunerako prestatutako lagungarrien artean, askotariko bokazinoen lekukotasunak dagoz: senar-emazte nagusiak, bikote gaztea, misinoan dagoan neska gazea, abadegaia…

Diakonotzarako batzordeak, Eleizbarrutiko seminarioak eta Misinoetarako ordezkaritzak eta Aita Santuaren Misino Ekintzak (OMP) erakundeak idatzitako mezuan, besteak beste, aurtengo goiburua gogoratzen da: “Egin bedi zure nahia, danok ikasle, danok misiolari”.

Frantzisko aita santuak gogoratzen dauanez, “bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunak, urtero eskatzen deusku kontuan izan daigula Jaunak bidean dan herri leialeko kide bakotxari egiten deuskun deia, parte izan daigun bere maitasunezko egitasmoan eta Barri Onaren edertasuna askotariko bizigiroetara eroan daigun”.

Frantzisko Aita Santuaren mezua egun honetarako: hemen.

Bokazino-lekukotasunen bideoak: hemen

#JornadaVocaciones
#TodosDiscipulosMisioneros