01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Gizalegezko Lanaren Aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna
17.04.2024

Gizalegezko Lanaren Aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna

Apirilaren 28an, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna ospatuko dogu, “¡TENEMOS DERECHO AL CUIDADO CON DERECHOS! ZAINTZAREN ESKUBIDEA, EKINBIDEA!” goiburua ardaztzat hartuta.

Lagunok,

Egun honek lanaren giza eta kristau senean sakontzen eta kristau alkarte lez langile eta lan munduko gizon eta emakumeen duintasunaren aldeko konpromisoa hartzen lagundu gura deusku. Helburu hau estu lotuta dago pastoral kurtso honetako begiradari: alkarte – etxe abegitsu izan danok etxeko sentitu gaitezan (eta, ondorioz, aske eta protagonista) eta danei hori bizitzen eta sentitzen lagundu deiegun.

Ikuspuntu bikoitz honetatik, zaintza-lanak egiten dabezan pertsonengan jarriko dogu arreta. Ahulenen bizitza eta arretarako funtsezko diran lan horreek, gehienetan, emakumeek egiten dabez, eta honeen artean, asko eta asko etorkinak dira. Askotan, lan horreek ez dabe inongo autorpenik eta langile horreek baldintza eskasetan jarduten dabe, euren oinarrizko eskubideak, hau da, gitxieneko atsedenaldiak, legezko soldata edo lan-kontratua, errespetatu barik.

Eleizbarrutiko Egun hau lagungarri izan daigula kontzientzia hartzeko, gogoeta egiteko eta ekintzara jo eta zaintzen gizartearen alde egiteko, zaintza ahalbideratzen daben pertsonen eta, batez be, ahulenen eskubideak autortuz. Honen haritik, deialdi berezia egiten dogu apirilaren 24an (hilaren azken eguaztena), ‘Bizkaia isilik’ bilkuran parte hartu daigun. Eleizbarrutiko hainbat lekutan egiten diran bilkuretan, etxeko lanetan aritzen dan etorkin askok -batez be emakumeek- jasaten dituan gehiegikeriak salatuko dira.

                Hainbat lagungarri eta bitarteko dozue eskuragarri :

Dei egiten deutsuegu, zuen inguruan Egun hau ospatu daizuen.

Argibide edo laguntasunik behar izan ezkero, zuen esanetara gaukazuez. Agur bero bat!

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza.