Saioa 11:30etatik 13:30etara izango da Iberdrola torrean, goiburu honen harira: «Mensuram Bonam Bizkaiko Eleizeak gizarte eragina neurtzeko dauan metodologia lez».
Eleizaren Doktrina Sozialaren (EDS) erispideez baliatuz, Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaian sortutako gizarte balioa neurtzeko metodologia batera jarriko dabe.
Eleizak gizarteari egiten deutson ekarpena agertzera emon gura da eta jasangarritasunari eta pertsonen, batez be ahuleziazko egoeran dagozanen, zerbitzuari begira garatutako kudeaketa-ereduan aurrera egin.
Gizarte eragina neurtzeko metodologia
Mensuram Bonam izango da saioko ardatzetako bat. Metodologiak Eleizaren Doktrina Sozialagaz bat datozan erispideak ekonomia- eta finantza-erabakiak hartzean eransteko esparrua eskeintzen dau. Bilboko eleizbarrutiari dagokionez bere ezarpena Eleizak Bizkaian izan dauan jarduerak sortutako gizarte balioa atzemateko eta neurtzeko helburuari be lotzen jako.
Hain zuzen be, apirilean ospatu ziran Bilbon Eleizbarrutiak antolatutako Mensuram Bonam jardunaldiak eta hainbat lurraldetako 70 ekonomo inguruk parte hartu eban.
Saioari hasiera emoteko, 11:30etan Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerente-ekonomoak ondoetorria egingo deutse partaideei eta, ondoren, «Pastoral-ekonomia jardunbide barneratzailea» hitzaldia aurkeztuko dau.
Ondoren, Mensuram Bonam dalakoari sarrera egingo deutse eta Eleizak Bizkaian sortutako gizarte balioaren ekarpenaren adierazleak aurkeztuko dira. 12:30etan, Jose Joaquin Moral ekonomia-gaietarako batzorderako gotzain ordezkariak Mensuram Bonam gizarte balioaren neurketarako ezartzearen ingurukoak azalduko ditu.
Parte-hartzea doakoa da eta saiora bertara joanda. Aurretik, izena emon, hemen.







