Hirurogei erakunde antolatzaileren esku-hartzeagaz 42 ekitaldi burutuz ospatutako Kudeaketa Aurreratuaren astearen barruan aurkeztu eben Bilboko gotzaitegiaren estrategia, autofinantzaketarako bidean aurrera egitea helburutzat dauana: “jarduera ebanjelizatzailearen esanetara dagoan jasangarritasuna eta ardurakidetasuna finkatzeko, jasangarria, burujabea dan eta gizarte ekintzarako gaitasuna dauan Eleiza ahalbidetuz”.
75. urteurrena
Jose Miguel Erdozainek Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren barruan kokatu eban saioa eta Eleizak 2025ean ospatuko dauan Jubileua be aitatu eban.
Urteurrenerako asmatu eta kurtsoko jarduera guztietan agertuko dan logoa azaldu eban: “Gure Eleizbarrutiaren funtsa dan alkarteko kideen aniztasuna agertzen dauan logoa”.
Ondoren, Eleizbarrutiko hainbat gai errepasatu eban: Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa (EEE), erakundeak, jarduerak, kopuruak, estrategia ekonomikoa eta erronkak.
Ekonomoak esan ebanez, “Eleizbarrutiaren bolumenaren %90 ikuskatuta dago”, gardentasunaren alde egin dan apustua nabarmenduz. Web honetan jasoten dan Gardentasunaren Eleizbarrutiko ataria aitatzeaz batera, bisitatzeko dei egin eban, berak esan ebanez “gardentasunerako politika irekia dalako eta eskuragarri dagoalako”.
Autofinantzaketa
Jose Joaquín Moralek Egitasmo estrategiko ekonomikoaren inguruan jardun eban. Bere esanetan, “autofinantzaketa da gure helburua eta horretan jarten dogu arreta”. Moralek gogoratu ebanez, autofinantzaketak, “eleiztarrek eurek finantzatzen dabela Eleiza” esan gura dau. Izan be, “gu geu geure burua finantzatzeko gauza bagara, burujabe izango gara-eta beste arlo batzuetan”. Ardurakidetasuna, alkartasuna, boluntarioak, baterako aitzindaritza…, eta beste hainbat kontzeptu be azaldu eban.
Onbidea
Carlos Bargos Eleizbarrutiko idazkari nagusiak kudeaketaren erizpide etikoak aurkeztu ebazan, “Onbidea” “Bien hacer bien” proposamena azaltzeaz batera.
Bilboko Eleizbarrutiaren proposamen honetan, askotariko arloak batzen dira; ezinbestekoa da ezagutzea, atxikimendu pertsonala, agiri-erregistroa, prebentzinorako jardunbideak, hezikea eta sentsibilizazinoa.
Helburu nagusia, Bilboko Eleizbarrutiari lotutako pertsona eta erakundeen aldetik “gauzak ondo egitea da”, alderdi bakotxaren inguruan indarrean dan legeria beteten saiatzeaz gainera, “jarduera onaren” eredu izanez. Bargosen esanetan, “Onbidea geure izaerari dagokio”.
Eraldaketa digitalean aurrera egin
Anabella Barrosok barrikuntza eta eraldaketa digitalaren inguruan jardun eban: “Bilboko Eleizbarrutiaren kudeaketak Kudeaketa Aurreraturako Eredu nagusiei jarraitzen deutse, barrikuntza funtsezkotzat hartuz eta era sistematikoan kudeatuz ideia eta egitasmo barritzaileak gauzatu arte”.
Arlo honetan emoten ari diran urratsak azaldu ebazan Barrosok, kudeaketan, prozesuan eta zerbitzuan eraldaketa digitalean aurrera egitea, “osotasuna, sinisgarritasuna eta malgutasuna dauan sistema sortzea da; prozesu guztietan agiri-trazabilitatea ahalbidetzen dauan sistema eta, jakina, sistema segurua, kudeaketan eraginkortasun handiakoa emongo deuskuna eta gardentasunaren, ardurakidetasunaren, jasangarritasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoaren funtsezko oinarri izango dan sistema eta, jakina, legea beteten dauan sistema”.