Sei mila euro inguru batu zan, zapatuz, maiatzak 17, ospatu zan azokan. Gazako krisauei bialduko jake diru hori. Hona hemen diru-batzearen zehaztasunak:
KOLEKTA Eukaristian: 5.658,21 €
DOHAINTZAK: 258,15 €
Egoera jasanezina
La recaudación se enviará a Tierra Santa, través de la Fundación Ayuda a la Iglesia Necesitada. En una entrevista realizada a un sacerdote de la región, relataba que “en la parroquia residen desde que comenzó la guerra, en octubre de 2023, unas 500 personas, en su mayoría católicos, aunque también hay algunas familias ortodoxas y musulmanas“.
Gotzaina Gazari buruz
Joan dan astearen amaieran, Bilboko gotzainak alkarrizketa eskaini eban Radio Popular-Herri Irratian. Gaur-gaurko hainbat gairen inguruan jardun eban, besteak beste Leon XIV.ak izendatu orduko egin dauan bakearen aldeko apustua.
On Joseba Seguraren ustez, “munduan eredu moralak behar ditu, liskarrak eta arazoak bizitzeko era barriari, hau da liskar, indarkeria edo armatzeari uko eginez, ekiteko argitasuna emongo deuskuenak”, eta aita santua izan daiteke horreetako bat.
Beste alde batetik, Bilboko gotzaina atsekabetuta agertu zan inork ez daualako ezer esaten Gazan borrokalari edo soldadu ez diranen aurka erabilten dan indarkeria hain anker eta luzearen aurrean.