Euskeraren egun honetan, erraz jadesteko eran argitaratutako otoitza-txostenaren bidez, bizkaitar gizarteak sakontasunez ezagutuko dau Bilboko eleizbarrutiak euskal hizkuntzaren sustapenean eragile eraginkor lez agertu dauan konpromiso historiko eta bizia.
Kulturaren oroitza-txostenean agertzera emoten danez, kalean erabiltzea mugatuta egoan sasoian be, Bizkaiko Eleizak bizirik eutsi izan deutso euskal hizkuntzari.
XX. gizaldiaren erdialdetik aurrera, euskeraren erabilera sustatu eban liturgian, katekesian eta pastoralgintzan, batez be euskera ohiko hizkuntza zan baserri-giroan. Konpromiso historiko hau hasieratik euskeraren ikerketa eta irakaskuntzan jardun dauan Estanislao J. Labayru eleizbarrutiko Institutua lako erakundeen sorreran eta euskal kultur ondarearen bilketan islatu izan da.
Etorkizunari begira
Kulturaren oroitza-txostenean nabarmentzen danez, eleizbarrutiak ikuspegi integratzailetik egiten deutso aurre kulturaren aniztasunaren eta sekularizazinoaren erronkari. Euskera ez dau baztertzailetzat jotzen, “alkarte osoa aberastu egiten dauan ondare espiritualtzat” baino. “Aniztasunean, alkartasuna” sustatzen da, euskal nortasuna beste hizkuntza eta kultura batzukaz hartu-emonean jarriz, batez be migratzaileen etorrera dala-eta.
Eleizbarrutiak bultzatutako hainbat ekimenek, esate baterako, Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoak, euskeraren aldeko apustua barrikuntza eta etikari lotuta dagoala agertzen dau.
Autorpena eta etorkizuna
Euskeraren eguna dala-eta, garrantzitsua da Bizkaiko Eleizak euskal hizkuntzaren zaintza, normalizazino eta zabalkundean egin dauan eta egiten diharduan lana autortzea. Urteak joan eta urteak etorri, Bilboko eleizbarrutiak euskera pastoralgintzan, heziketan, kulturan eta hedabideetan txartatu dau, bere bizitasunaren eragile bihurtuz.







