22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiak ‘pertsona eredugarrien’ puzzlea egitea proposatu dau
08.11.2024

Eleizbarrutiak ‘pertsona eredugarrien’ puzzlea egitea proposatu dau

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak Abendualdirako lagungarriak prestatu ditu. Domeketako Eukaristietan zein katekesian, ikastetxeetan edo erakundeetan erabili daitekez aldi hau prestatzeko. Kurtsorako kartela oinarritzat hartuta, iragarri, ospatu, alkartea eta zerbitzua Egitasmoaren lau alderdiakaz bat datozan lau piezez puzzlea osotzea da helburua. Lau astetan, eremu horreetan eredu edo lekuko diran pertsona edo errealitateak identifikatu gura dira. 

Bilboko Eleizbarrutiak Abendu eta Gabon aldirako laguntarriak argitaratu ditu.

Kolorez betetako proposamena da, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoagaz bat datorrena.

Itxaropenaz margotzeko esaten da, “egoera zail eta etsigarriak adore, ausardia eta lasaitasun handiagoz bizi ahal izteko”.

Lau domekatan, abenduaren 1ean hasita, inguruan “eredu edo izar” diran pertsona eta errealitateak zehaztu behar doguz. Holan “zerbitzu, alkarte, ospakizun edo iragarpen” arloetan eredugarri diran istorioei izena eta aurpegia jarri gura jake.