23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutian astean izan diran barrien laburpena
07.07.2024

Eleizbarrutian astean izan diran barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

On Joseba Segura gotzainak lehenengo aldiz parte hartu dau Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorrean.

Izan be, azken Osoko Bilkuran Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordeko presidente izendatu eben.

Adin txikikoen babeserako bulegoen koordinazino eta aholkularitza zerbitzuak sexu gehiegikeriak jasan dabezanei dagokien osoko kalte-ordaina emotearen inguruan prestatu dauan txostena landu eben, besteak beste. 

Lan-kanpamentua

Lan-kanpamentua egin dabe Basauriko kartzelako presoakaz.

Bilboko Eleizbarrutiaren eskutik, Basauriko presoengana hurreratzeko aukera izan dabe partaideek.

Roberto Vidal Kartzela Pastoraltzako arduradunak azaldu dau esperientzia zertan datzan: presoei Jesusen begiez begiratu.

Azken ordenatuak

Azken ordenatuak Valladoliden izan dira eta, besteak beste, Mons. Luis Arguiello Valladolideko artzapepiku eta Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteagaz alkartu dira. 

On Joseba Segura gotzaina be eurakaz izan da.

Udako ikastaroak

HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea) mobimentuak antolatu ditu eta Avilan ospatuko dira uztailaren 22tik 28ra.

Jorge Torralbo HOAC mobimentuko Bizkaiko presidentea eta Maite Valdivieso Langile Pastoraltzako ordezkaria han izango dira Bizkaiko hainbat militantegaz batera.

Marimar González, HOAC mobimentuko Bizkaiko aurreko presidentea talde antolatzailean dago. Gehiago jakiteko: hemen.

Burdinaren “madarikazinoa” Bizkaian

Eleizbarrutiaren Youtube kanalean argitaratu da Alberto Santana historialariak Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei hasiera emoteko eskaini eban berbaldiaren bideoa.

Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzu-buruak zehastasun interesgarriak emon ebazan Bilbori eta bere sasoian eukan baliabide naturalari -burdina- buruz.

Milaka urtez, “munduko burdinarik onena” izan zan Bizkaikoa.

Berriotsoako San Balendin

Uztailaren 4an, Elorrion, Berriotxoako San Balendin eguna ospatu zan.

On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan zan buru Meza Nagusian, Loiolako San Inaziogaz batera zaindari dogun Berriotxoako San Balendin egunez.

Elixabete Etxanobe Diputatu Nagusia eta Ana Otadui Batzar Nagusietako presidentea be izan ziran Meza Nagusian. Aurretik, monja domingotarren komentuan ospatu zan beste Eukaristia bat.

Gaixoen oliadura Durangon

Durangoko Barandiaran egoitzako 35 lagunek hartu eben gaixoen oliaduraren sakramentua joan dan eguaztenez.

Frantzisko aita santuak uztaileko otoitzerako agertu eban asmoaren haritik egin zan. 

Misino-lekukotasuna

Margarita eta Lidie monja kaputxino hirugarrenek misino-lekukotasuna eskaini eben.

Lekukotasuna entzutera joan zirenen ustez, honako saioak aparteko aukera dira misinoen barri zuzenean jasoteko.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutian astean izan diran barrien laburpena