21-07-2024 Domingo, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizak ‘errepidean arduraz jokatzearen aldeko eguna’ ospatuko dau bihar
06.07.2024

Eleizak ‘errepidean arduraz jokatzearen aldeko eguna’ ospatuko dau bihar

Uztailaren lehenengo domekaz, aurton bihar, hilak 7, Eleizak 'errepidean arduraz jokatzearen aldeko eguna' ospatuko dau. Hain zuzen be, udaldia dala-eta, joan-etorriak asko ugaritu diranean eta gidari eta garraiolarien zaindariaren egunaren bezperan ospatzen da jardunaldi hau. Uztailaren 10ean ospatuko da San Kristobal eguna. 

Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Errepiderako sailak da aurton “Neu naz bidea, egia eta bizia” (Jn 14, 6) goiburuaren haritik ospatuko dan jardunaldi honen antolaketaz. 

Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordeko gotzainek prestatu dabe egun honetarako mezua. Giza mobikortasunagaz eta errepideko segurtasunagaz lotuta dagozan guztiei zuzentzen deutsiez euren berbak.

Gotzainak arduratuta agertzen dira, gora egiten dihardualako errepideko ezbeharren eta ezbehar horreetako hildakoen kopuruak, “errepidean zero istripu izateko itxaropenari eutsi egiten badeutsagu be”. Izan be, “ez dago bizi bakarra erosteko beste dirurik. Bakar eta errepikaezinak gara”.

Egun honen inguruan gehiago jakiteko: hemen